Izen-ematea zabalik: IKD B2 mailako prestakuntza

2025/10/01

 


Sentitzen dugu jakinaraztea B2 mailako irakasleen akreditazio ikastaroaren plazak beteta daudela. Eskerrik asko berakutsitako interes handiagatik. Jakinarazten dizuegu bigarren deialdi bat argitaratuko dela bigarren hiruhilekoan. Datak eta izen-emate prozesua garaiz jakinaraziko dizkizuegu.

 

Online prestakuntza berri batean izena emateko epea urriaren 2an irekiko da; bertan Irakasleen Konpetentzia Digitalaren (IKD) B2 maila akreditatu ahal izango duzu. Deialdi honek 160 plaza eskaintzen ditu gaztelaniaz eta 40 plaza euskaraz.
Prestakuntza erabat online eta asinkronoa da, eta helburua ez da tresnak aplikatzea soilik, baizik eta baliabide eta estrategia didaktiko aurreratuak diseinatzea, sortzea eta partekatzea, Irakasleen Konpetentzia Digitalaren Erreferentzia Esparruarekin (IKDEE) bat etorriz.


Ikastaro honek zer eskaintzen du?
50 orduko prestakuntzan, Hezkuntza Departamentuak baimendutako tresnekin zure gelan
aplikatuko diren edukiak landuko dituzu:


● Komunikazio korporatiboko tresnak segurtasunez eta eraginkortasunez erabiltzea.
● HBI baliabide irekiak diseinatzea: eskuragarriak, kalitatezkoak eta partekagarriak.
Adimen Artifiziala jardun profesionalean modu kritiko, etiko eta arduratsuan
integratzea.
● Ikaslea eduki digitalaren sortzaile-kontsumitzaile (prosumitzaile) bilakatzeko gaitzea.
Gamifikatutako ikaskuntza-esperientziak sortzea, adibidez, Ihes-gela didaktiko bat.
Portfolio digitala sortzea eta garapena islatzea Moodle ingurunean.

Informazio garrantzitsua
Izen-ematea: urriaren 2tik urriaren 10era.

Plazak: 160 gaztelaniaz eta 40 euskaraz.
Modalitatea: online eta asinkronoa, tutorizazioarekin eta atzeraelikadurarekin.
Iraupena: 50 ordu (urriaren 16tik urtarrilaren 28ra).
Ziurtagiria: 50 orduko prestakuntza.
Akreditazioa: IKD B2 maila.
Baldintza EZINBESTEKOA: matrikulatzeko, aurrez IKD B1 maila akreditatuta eduki
behar da.

Xehetasun guztiak edukien eta metodologiaren inguruan: JARDUERAREN FITXA OSOA.