ikasNOVAk «Curis» kontuen aurrean jarduteko baliabideak eta protokoloak dituen webgune bat gaitu du - Ikasnova
ikasNOVAk «Curis» kontuen aurrean jarduteko baliabideak eta protokoloak dituen webgune bat gaitu du
ikasNOVAk «Curis» kontuen aurrean jarduteko baliabideak eta protokoloak dituen webgune bat gaitu du
2026/11/13
ikasNOVA atariak web-orri berri bat jarri du hezkuntza-komunitate osoaren eskura, «Curis» kontuak deritzonei buruzko baliabideak eta informazioa biltzen dituena.
Kontu horiek TikToken eta beste sare sozial batzuetan ohikoak diren profil anonimoak dira, ikastetxeko eszenak birsortzen dituztenak eta, zenbaitetan, ikasleen eta irakasleen aurkako iseka, irain edo ziberjazarpen egoerak eragiten dituztenak.
Webguneak ikastetxeetako zuzendaritzei, irakasleei, zerbitzuetako langileei, familiei eta ikasleei eurei beharrezko gomendioak eskaintzen dizkie kontu horien hedapena detektatzeko eta edukiak txantxaren esparrua gainditzen duenean eta umiliazioaren edo irainaren eremuan sartzen denean jarduteko.
Gune honetan eskuragarri dagoen materialen artean ikastetxeetara bidalitako gomendio-gidak daude (gaztelaniaz eta euskaraz); horietan azaltzen da nola bildu frogak ezer ezabatu gabe, nola saihestu profil horiek partekatzea edo iruzkintzea kaltea ez handitzeko, nola jakinarazi familiei eta nola aplikatu indarrean dagoen bizikidetza-araudia.
Era berean, orrialdeak kasuaren larritasunaren araberako salaketa-bideak zehazten ditu: sare sozialean bertan zuzenean salatzeaz gain, Foruzaingoari jakinaraztea edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren (AEPD) Lehentasunezko Kanala erabiltzea, baimenik gabe eduki sexuala edo bortitzkeria zabaltzen denean.
Baliabide eta dokumentu deskargagarri guztiak eskuragarri daude dagoeneko helbide honetan: https://ikasnova.digital/eu/convivencia-curis