Hezkuntza Gaitasun Digitalari buruzko I. Jardunaldia - Ikasnova
Hezkuntza Gaitasun Digitalari buruzko I. Jardunaldia
Hezkuntza Gaitasun Digitalari buruzko I. Jardunaldia
2025/06/02
Datorren ostegunean, 2025eko ekainaren 5ean, Nafarroako Baluarte Biltzar Jauregian eta Auditoriumean Hezkuntza Gaitasun Digitalari buruzko I. Jardunaldia ospatuko da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatuta. ikasNOVA ekimenaren barruan kokatutako ekitaldi hau irakasleei, zuzendaritza taldeei eta Foru Komunitateko ikastetxe guztietako hezkuntza teknologiako koordinatzaileei zuzenduta dago.
Goizeko (8:30-14:00) eta arratsaldeko (15:30-20:00) saioetan garatuko den programak ospe handiko hizlariak izango ditu. Hauek, pentsamendu kritikoa, haurren eskubide digitalak eta adimen artifizialaren ezarpena eskola eremuan bezalako gaiak jorratuko dituzte.
Jardunaldiak ikastetxeetako zuzendariekin mahai-inguru bat eta tailer praktikoak ere izango ditu, irakasleei beren ikasgeletan aplikatzeko trebetasun zehatzak eskuratzeko aukera emanez.
Informazio guztia ondorengo orrialdean: ESTEKA