Eskolako bozketak webinar: Educavote

2020/10/19

Urriaren 27an tresna digital berri bat aurkeztuko dugu, Educan sartuta dagoen tresna bat. Educavote da, eskola-bozketa digitalak sortzeko aplikazioa.


Web-mintegi baten bidez aurkeztuko da, eta horretan azalduko da tresna honek zer aukera ematen dituen eta zer urrats egin behar diren beste irakasle, guraso edo ikasle batzuekin bozketa bat sortzeko. Educan erabiltzaile baimena duen edonork parte har dezake Educavoteko bozketa batean.


Web-mintegiak ordu eta erdiko iraupena izanen du, eta webgune honetan argitaratuko da; baita ikasNOVAren YouTubeko kanalean ere.


Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko:

Hezitzaileen prestakuntza eta izen-ematea

Eskolako bozketa tresna, Educavote

Zuzeneko sarbideko hezkuntza

Erabilera-esperientziak

Bideotutoriala