Eskolako Film Laburren I. Lehiaketa Nazionala 2025

2024/11/19

 

 

Platino EDUCA, EGEDAk sortutako hezkuntzarako eta irakasleen fromakuntzarako plataforma bat da. Modu irisgarri eta legalean, maila guztietara egokitutako baliabide didaktikoz lagundutako  Iberoamerikako zinemaren eta ikus-entzunezkoen onenarekin osatutako katalogo bat jartzen du ikastetxeen eskura.

Eskolako Film Laburren I. Lehiaketa Nazionala dela eta, Platino EDUCAk Hezkuntza Departamentuko irakasle eta ikastetxeei bertan parte hartzeko aukera eskaintzen die, ikus-entzunezko alfabetizazioa eta pentsamendu kritikoa sustatuz.

Trebakuntza horrek, Platino EDUCAk eta ECAMek (Madrilgo Komunitateko Unibertsitateko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Eskola) sortutako "Nola egin fikziozko film labur bat ikasgelan" online ikastaroa barne hartzen du, baita laburmetraia hoberenen sariarekin amaiera emanen zaion aipatutako ikastaroan parte hartzeko aukera (2025eko ekainean zehar Madrilen ospatuko dena).

Bai formakuntza eta baita lehiaketa ere doakoak izanen dira parte hartuko duten irakasleentzat, zeinek 20 orduko ikastaroa egiteko konpromezua hartu beharko duten (sinkronoak eta online) datorren urteko urtarrila eta martxoa bitartean.

Parte hartuko duten irakasleek eta ikastetxeek, ikasturte amaierako lan gisa, ikasleekin egindako gehienez 5 minutuko iraupena izanen duen fikziozko film labur bat aurkeztu beharko dute.

Sail bakoitzeko film labur onenak gainerako autonomia erkidegoetakoekin lehiatuko dira urteko eskola-film labur onenen sariak lortzeko, hauetako kategoria baten barruan:

  • Haur eta Lehen Hezkuntza
  • Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa
  • Hezkuntza Berezia
  • Beste ikastetxe batzuk: Hizkuntz Eskolak, Helduentzat Hezkuntza eta Goi Mailako Zikloak.

 

Esan beharra dago, film laburren formakuntza eta lehiaketa duela bi urtetik hona egiten direla Madrilgo Erkidegoan, arrakasta eta onarpen handia izanik erkidego horretako irakasle eta ikasleen artean. Hemen ikus daiteke bigarren edizioaren laburpen bideoa (2024).

 

Ekimen hau zuen interesekoa balitz, mesedez, jar zaitezte gurekin harremanetan contenidos.digitales.ikasnova@educacion.navarra.es helbidearen bitartez.