Egile-eskubiderik gabeko irudiak

2020/10/16

Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzuak irakasle eta ikasle ororen esku jarri du erabilera libreko irudien banku bat, Mikel Santos Belatz marrazkilariak sortutakoa.

210 marrazki horietan Haur eta Lehen Hezkuntzan egunerokoak diren jarduerak, kontzeptuak, animaliak, jolasak eta abar ageri dira. .jpg eta .pdf formatuan jaits daitezke.

Irudi hauek interesgarriak dira erabilera librekoak baitira eta ez baitute egile-eskubiderik: Hartara, behin eta berriz erabil daitezke, aldatu, argitaratu..., gure beharren arabera.

Gaika sailkatuta daude. Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroarenak (EIBZ) direnez gero, euskaraz identifikaturik daude. Euskaraz zertxobait jakinez eta/edo itzultzaile baten laguntzarekin, seguru izan bilatzen dugun hori aurkituko dugula.

Irudi biltegia

Irudi biltegia

Gogoratu nahi dizuegu Interneten aurkitzen den guztia ezin dela erabili, bilatzaileek aukeran jartzen dizkiguten irudi gehienek egile-eskubideak baitituzte eta egilearen baimenik gabe erabiltzen badira ez gara legea betetzen ari. Arretaz jokatu behar dugu gureak ez diren baliabideen erabilerarekin eta ahal den guztietan jabetza onartu behar dugu, erabilera librekoak izanik ere.

Egile-eskubideen gaineko argibide gehiago, hemen:

Egile-eskubideak eta jabetza intelektuala. Mondragon Univertsitatea

Creative Commons Lizentziak

Irudi libreen bankuak 

Unsplash

Pixabay

Picspree

Wikimedia Commons