Deialdi irekia! Integra ezazu zure ikastetxea STREAM-AI Sarean eta Pentsaera Konputazionala sustatu.

2025/10/02


 

Joan den urriaren 3tik zabalik dago epealdia ikastetxe berriek Pentsamendu Konputazionalaren STREAM-AI Sarean sartzeko. Deialdi hau diru publikoarekin sostengatutako ikastetxeei zuzenduta dago, eta helburua da baliabideak, prestakuntza eta laguntza eskaintzea Pentsaera Konputazionala arloan: pentsaera konputazionala deskonektatua, Adimen Artifiziala, programazioa, robotika, errealitate hedatuak, 3D inprimaketa eta STEAM arloak.

STREAM-AI Sarean sartzeko onurak

  • ikasNOVAren Irakaskuntzako Aholkularitza Teknikoen laguntza eta aholkularitza.
  • Prestakuntza online eta aurrez aurreko tailerrak, pentsaera konputazioanalaren garapenean oinarrituta.
  • Irakasleentzako lehentasunezko sarbidea, Adimen Artifiziala gelan lantzeko prestakuntza-jardueretan eta ikasNOVAren beste proposamenetan.
  • Baliabide eta ekipamendua, pentsaera konputazionala eta robotika proiektuak garatzeko, Hezkuntza Sailaren eskura dagoenaren arabera.
  • Baliabideak eta material didaktikoak ikasNOVAren webgunean eskuragarri.
  • Ikasleekin egindako ekintzen ebaluazioa eta ikerketa kualitatiborako aukera.
  • Berrikuntza ziurtagiria.


Nola parte hartu?

  1. Irakasleen Prestakuntza Plataforman ikastetxe gisa izena eman.
  2. Lan-talde bat osatu (3 eta 7 pertsona artean) eta koordinatzailea izendatu.
  3. Ikastetxea onartua izan ondoren, taldeko kideak irakasleen prestakuntza plataforman inskribatu.
  4. Gutxienez ikasgelako esperientzia bat garatu, jasotako prestakuntzarekin lotuta, eta aurkeztu topaketa-jardunaldian.
  5. Parte hartu ikasturte amaieran egingo diren topaketa eta esperientzien truke jardunaldietan.
  6. Ikastetxe bakoitzaren proposamenekin lotutako prestakuntza jasotzeko aukera.


📅 Izena emateko epea: urriaren 3tik 23ra.