Chrome-rako aplikazio eta hedapenak

2019/11/13

Google domeinua den “educacion.navarra.es” domeinuko kontuak erabiliz, Google-ren jatorrizko aplikazioetara sarbidea dugu (dokumentuak, aurkezpenak, Jamboard, eta abar), baina, horrez gain, beste garatzaile batzuen aplikazio, hedapen eta gehigarriak erabiltzeko aukera ere badugu. Modu horretan nabigatzailearen edo Google tresnen erabilera-aukera berriak lortzen dira (bideo edizioa, adibidez). Hau bereziki garrantzitsua da Chromebook gailuetan.

Kontu horretatik instalatu eta erabil ditzakegunak zeintzuk diren jakitea funtsezkoa da, hala nola, beharrezkoa balitz, ikasleek erabili ahal izateko berriak nola eskatu.

Chromebook aplikazioak

Irakasleak

"educacion.navarra.es" domeinuko kontu batera sarbidea duen edozein irakaslek nahi adina hedapen eta aplikazio instala edo konekta ditzake. Zenbait hedapen eta aplikazio jadanik kudeatzaileak instalatuta daude. Honako webgunean ikus dezakegu zeintzuk.

Ikasleak

Ikasleek aldiz, ezin dute ezer ere instalatu edo konektatu. Honako webgunean ikus daitezke kudeatzaileak jadanik instalatuak dituen aplikazio, hedapen eta gehigarriak.

Ikastetxe batek aplikazio, hedapen edo gehigarriren bat eskatu nahi baldin badu, aurreko paragrafoan aipatutako webgunean aurkituko duen galdetegitik egin beharko du. Hala egitea eskatzen dugu, hori baita eskaera bideratzeko prozedura zuzena.