Arreta ez-presentzialerako proposamena - Ikasnova
Arreta ez-presentzialerako proposamena
Arreta ez-presentzialerako proposamena
2020/06/01
Bizi dugun ezohiko egoera honetan, bi webgunes jarri ditugu ikastetxeen eskura. Haietan informazioa eta zenbait baliabide ezarri ditugu, oinarrizkotzat jotzen bait ditugu ikasleentzako arreta ez-presentziala antolatzen hasteko.
Lanaren antolaketa errazteko iradokizunak eta proposamenak dira, baina betiere errespetatzen dugu ikastetxe bakoitzaren autonomia eta hartzen dituen antolaketa-erabakiak.
Honako webgune hau txantiloi bat da, ikastetxeek beren webetik kopiatu, editatu eta esteka dezaketena. Webgunean berean dago informazio guztia, hori nola egin jakiteko:
Beste webgune honetan proposamenak, tresnak eta bideotutorialak daude, irakasleek ikasleei eskolak, materialak, baliabideak eta abar helarazteko.

Azkenik, irakasleei gogorarazten diegu, laguntza, aholkularitza eta informazio gehiago behar izanez gero, harremanetan jarri beharko direla IkasNOVA Eraldaketa Digitalaren arduradunarekin edo ikastetxeko Hezkuntza Teknologien koordinatzailearekin. Pertsona horien bidez eginen dugu ikastetxeekiko lotura, eta horiek jakinen dute nola jokatu.
Joan den martxoaren 16an, astelehenarekin, bideokonferentzia saio baterako deia egin zitzaien Hezkuntza Teknologiako koordinatzaileei eta IkasNOVAren arduradunei, hurrengo urratsen berri emateko. Hemen dago eskuragarri saioaren grabazioa.