Ikasgela birtualerako eta ikasNOVArako sarbidea

2020/09/07

Moodle plataformaren ikasgela birtualean eta ikasNOVAren webguneko alderdi pribatuan sartzeko, beharrezkoa da Educaren erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin sartzea.


Beharbada ez zarete sartzen ahalko. Hona hemen konponbidea.


Bi plataforma horietan soilik sar daitezke jardunean ari diren irakasleak. Nola dakigu indarrean dagoen kontratu bat duzula eta lanean ari zarela? Zure ikastetxeak Educan duen kudeatzaileak halaxe adierazi duelako plataforman eta, orobat, irakasle profila esleitu dizulako.


Nolanahi ere, postuen esleipenean ikasturte hasierak, kontratuetako aldaketek, berandu sinatzen diren kontratuek eta abarrek Educan atzerapenak sor ditzakete. 


Hauxe da gure aholkua: jar zaitez harremanetan zure ikastetxean Educa kudeatzen duenarekin -arruntean zuzendaritza taldeko norbait izanen da-, eta eska iezaiozu irakasle postua esleitzeko.

Irakasle lanpostua kontratu bat bukatzean galduko da, bitarteko egoeran dauden irakasleen kasuan.

Gainerako irakasleek, bai funtzionarioekin, bai ikasturte osorako lanpostu huts batekin bitarteko egoeran daudenek, ez dute inoiz Educako irakasle-postua galtzen; beraz, gela birtualean eta ikasNovan sartu ahal izango dira, baita baja medikoa, amatasun-/aitatasun-baja, eszedentzia-baja eta abar izanda ere.