"Etorkizuna eta teknologia" esperientziarako gonbidapena

2023/02/02

Nafarroako Gizarte Berrikuntzako Unitatea (UiS) Etorkizuna eta Teknologia izeneko erronka bat antolatzen ari da, Foru Komunitateko gazteek aro digitalean gizadiarentzat hobea den mundu bat nola irudikatu eta eraiki hausnar dezaten. Parte-hartzaileek hainbat gai eztabaidatu beharko dituzte: algoritmoek gure iritzietan duten eragina, teknologiak ematen dizkigun gaitasun berriak, gure harremanak teknologiagatik nola aldatu diren, sare sozialetan benetan gu geu garen eta egun oso batez gure smartphonerik gabe egoteko gai garen.
Hori guztia The Future Game izeneko ikaskuntza-plataformaren bidez dinamizatuko da. Plataforma horrek gamifikazio eta elkarrizketa tresnak izango ditu, eta gaztelaniaz. euskaraz ete ingeleraz egongo da. 
Erronkan parte hartu nahi duten ikastetxeak Gizarte Berrikuntzako Unitatearekin harremanetan jar daitezke uis@uisnavarra.es. helbidearen bidez.
Hemen aurkituko duzue ekitaldi honi buruzko informazio gehiago.