Irakasleen Konpetentzia Digitalaren mailak

MRCDDko arlo bakoitza hainbat gaitasunetan banakatzen da, eta 21 dira guztira. Gaitasun horietako bakoitzean 6 maila lor daitezke, A1 mailatik C2 mailara.
Gaitasun-maila horiek beste esparru batetik hartuta daude, Hizkuntzen Erreferentzia Esparru Komunetik. Esparru horrek gaitasun baten garapen-mailak 3 etapatan biltzen ditu (A, B, C) eta, aldi berean, etapa bakoitzeko progresio-maila 2 gaitasun-mailatan banatzen du (1 eta 2). Gaitasun bakoitzean lortutako progresio-mailari esker, irakasle bakoitza zer egiteko gai den jakiteko zenbait baieztapen egin ahal izango dira. Baieztapenen zerrenda etengabe berrikusiko da, eta haren bilakaera irudikatzeko bitartekotzat baino ez da hartzen.