IRTEERA IZAN DUGU ZUMADIA ESKOLAN! - Zumadia - Ikasnova
IRTEERA IZAN DUGU ZUMADIA ESKOLAN! - Zumadia
IRTEERA IZAN DUGU ZUMADIA ESKOLAN!
2026/03/27
Goizeko 9ak jo berri bi autobus prest zeuden Zumadia Eskolaren atarian. Lehendabizikoa, Erriberriruntz abiatu zen Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleekin. Bigarrena, ordea, Uhartera, urteroko ohiko bisita Izotz Jauregian.
Haur Hezkuntzako ikasleen kasuan iritsi eta hamaiketakoa hartu ondoren, jauregira bisita egin genuen. Ondoren, paseotxoa egin, bazkaldu eta buelta egin genuen berriz ere autobusean Abartzuzara.
Lehen Hezkuntzakoak aldiz, iritsi eta hamaiketakoa hartzeko aukera izan genuen. Horren ondoren, bi orduz patinatzen egon ginen izotz pistan eta, hau bukatuta, Uharteko erdigunera hurbildu ginen. Bertako parke batean bazkaldu eta jolastu ondoren, bueltan itzuli ginen Abartzuzara.
Ederra girua eta bizitakoa!
