Journal Content Display

Inauteriak ospatu ditugu Zumadia eskolan! (Kopiatu)

2026/02/18

Eguraldiak tartetxo batez baimenduta karrikadantzan irten gara eta Abartzuzako kaleetan zehar ospatu dugu ihauteria. Aurtengoan landa eremuko inauteriak izan ditugu hizpide: joaldunak, txatxoak, mamoxarroak, momotxorroak... ikusi ahal izan genituen. Baita ZIKIÑOSOAK ere! Haien betiko zirikatzaile paper horretan. 

Eskerrak beti bezala FAMILIA ELKARTEARI hamaiketako goxoa prestatzeagatik zein mozorroekin ere parte hartzeagatik. Baita Oteitzako ARRANO elkarteari ere, mozorroak uzteagatik.

INAUTERIAK BIDEOA