TRESNA

Berriak

ikasnova » Tresna berriak

Jada 2014an, Horizon Report: 2014 K-12 Edition xostenak, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan eragin handia izango zuten eta goraka ari ziren teknologien barnean, ‘Ekarri zure gailua’ mugimenduaz (BYOD) hitz egiten zuen, epe laburrerako (urte bateko edo gutxiagoko epean) joeretako bat aipatzean. Joera hori errepikatu egin zen hurrengo urtean, Horizon Report: 2015 K-12 Edition txostenean, epe laburrerako joera moduan.

2015az geroztik, BYOD mugimendua ez da berriro agertu Horizon txostenetan, Europako ikastetxeetan jada inplementatuta dagoen joera bat dela uste delako.

Gure kasuan, eta nahiz ekipamenduan nahiz konektibitatean inbertsio handia egin eta gero, orain gaude modelo hau Nafarroako ikastetxe publikoetan abiarazteko moduan.

Hezkuntza Departamentuak eraldaketa digitalerako egin duen apustua da ikasnova

Apustu hori errealitate bihur dadin, 2017-2018 ikasturtean, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak monitore digital interaktiboz hornitzen hasi ginen, DBHko 1. eta 2. mailetako ikasgeletarako. Hornitze horrek jarraipena izan du 2018-2019 ikasturtean, DBHko 3. eta 4. mailetarako, Batxilergorako eta Bigarren Hezkuntzako Hezkuntza Bereziko ikasgeletarako.

Ikasnovak 1:1 modeloaren alde egiten du Bigarren Hezkuntzan, eta 2018-2019 ikasturte honetan DBHko 1. mailatik hasi gara, hurrengo urteetan derrigorrezko bigarren hezkuntza osoari erantzuteko xedea izanda. Ezartze horren aurretik, aurreko ikasturtean, probak egin dira bost ikastetxetan, eta haietan lortu diren emaitzek bermatzen dute ezartze hori jarraitzeko erabakia.

BYOD mugimenduak aldaketa metodologikoa sustatzen du ikasgelan, eta ikasleen elkarlaneko lana, sormena eta motibazioa laguntzen du. Ikasleek beren gailua ikasgelara eramateko aukerak produktibitatea hobetzen du, pentsamendu aktiboa sendotzen du, lanaren izaera aldarazten du eta bai ikasteko prozesuak ere, zeinak ikasgelatik ateratzen diren eta zeinahi tokitan egin daitezkeen1.

1:1 modeloaren erabilera, ikasle bat=gailu bat, mundu osoan ari da zabaltzen, ikastetxe eta lantoki guztietan.

“Mobile Learning delakoaren interesa, mundu osoan handituz doan interesa, oinarritzen da, arrazoi askoren artean, teknologia mugikorra aldaketaren katalizatzaile bihurtzean eta ikaskuntzarako oztopoak deuseztatzean: edozein unetan eta edozein tokitatik eskuratu ahal da informazioa eta, horrenbestez, era berean, ikasi egin daiteke. Hezkuntzaren esparruan, ikaskuntza mugikorrak berekin dakar benetako ikaskuntza-esperientziak sortzea, bizitza errealeko arazoei irtenbidea emateko. Gailu mugikorrak eskuragarriak dira, ez dute denbora asko eskatzen martxan jartzeko, mantentze gutxi behar dute eta erabiltzen errazak dira (Myllari et al. 2011).”/blockquote>

Ikasgelan teknologia sartzeko beharra egitatea da, eta ikasleen gaitasun digitala garatzea funtsezko alderdia da, teknologiaz egiten den erabilera aberasgarria izan dadin. Kontua ez da baliabide batzuen ordez beste batzuk erabiltzea; baizik eta irakatsi eta ikasteko prozesuen ikusmoldea aldatzea.

Zalantzarik gabe, aldaketa horrek irakasleen formazioa eta trebakuntza ekarri behar du berekin. Izan ere, irakasleek beren gaitasun digitala garatu behar dute, ikasleen beharrei erantzuteko eta sistema eraldatzea eta emaitza akademikoak hobetzea ahalbidetuko duten ikaskuntza mugikorreko esku-hartzeak diseinatzeko. Eta, aldi berean, gure ikasleak XXI. mendeko gizarterako prestatu behar ditugu.

Zer da

CHROMEBOOK

bat?