KORRIKA - CP Elizondo IP - Ikasnova
KORRIKA - CP Elizondo IP
KORRIKA
2026/03/24
1.371 kilometro euskararen alde: Elizondo Eskola Publikoa Korrikan!
Gaur egun berezia izan da gure komunitatearentzat. Elizondo Eskola Publikoak, Guraso Elkartearekin batera erositako 1371. kilometroa egin du, ilusioz eta indartsu.
Ikasle, guraso eta irakasleak, guztiak bat eginda ikusi ditugu errepidean. Pauso bakoitzarekin, gure hizkuntzarekiko konpromezua aldarrikatu dugu. Lekukoa eraman dute Lunak, Iratik, Joshuak eta Onekak. Irudi hunkigarria bezain polita izan da: eskola komunitatea norabide berean, irribarrea ahoan eta euskararen aldeko harrotasuna bihotzean.
Eskerrik asko bidea egiten laguntzen duzuen guztioi. Jarrai dezagun euskal eskola publikoa eraikitzen eta euskara mundura zabaltzen!
