Erakusketa- ekosistemak - CP Elizondo IP - Ikasnova
Erakusketa- ekosistemak - CP Elizondo IP
Erakusketa- ekosistemak
2026/01/21
Gaur goizean gure ikastetxeko ateak ireki ditugu proiektu berezi baten amaiera borobiltzeko. Guraso eta senide asko hurbildu dira ikasleek ilusio handiz prestatu duten erakusketa ezagutzera.
Zer ari gara ikusten? Gure korridore eta gelak kolorez eta sormenez bete dira:
-
Natura eskura: Ikasleek eraikitako ekosistemen maketek txundituta utzi dituzte bisitariak. Xehetasun guztiak zaindu dituzte bioaniztasuna irudikatzeko.
-
English is fun!: Ingelesezko saioetan sortutako "Super Animals" lapbook-ak ere ikusgai daude. Sormena eta hizkuntza uztartuz, animalia harrigarrienen sekretuak kontatu dizkigute gure "expert" txikiek.
Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi gure ikasleen ahalegina babesteagatik eta ikasketa-prozesuan bidelagun izategatik. Plazerra da gure lana zuekin partekatzea!
