Arbolaren eguna

2026/03/31

Arbolaren Eguna ospatu dugu!

Igandean, martxoak 29, eskolako familia talde bat elkartu ginen arbolaren eguna ospatzeko. Goiz ederra pasa genuen naturaz gozatzen eta gure ingurua zaintzen. Lanerako gogoz hurbildu ginen eta Urkiak eta Haritzak landatu genituen.

Lanak akitu ondoren, indarrak berreskuratzeko gosari goxo bat egin genuen elkarrekin. Giro ederra izan genuen goiz osoan zehar!