8M: Celebrando el Día Internacional de las Mujeres en el centro

2026/03/13

Martxoaren 8aren harira, ikastetxeko Skolae taldeak egitarau berezia antolatu du aste honetan zehar. Helburua berdintasuna aldarrikatzea eta emakumeen erreferenteak hurbiltzea izan da, ekintza ezberdin eta parte-hartzaileen bidez.

Film eta liburu artean

Ikastetxeko geletan, hausnarketa sustatzeko, ipuin kontaketak eta film proiekzioak antolatu dira. Istorio hauen bidez, emakumeen lorpenak eta eguneroko borrokak hurbilagotik ezagutu dituzte ikasleek.

Bisita bereziak: Kirola eta lana erreferente

Astean zehar bi emakume garrantzitsuren bisita jaso dugu, bakoitza bere alorrean eredu:

  • Martxoaren 9an, Vitxori Juanikotena: Kirolzaletasuna sustatzeko asmoz etorri zaigu. Haur triatloiaren inguruan martxan jartzen dituen ekintzen berri eman die gure ikasleei, neska gazteak kirolean aktiboki parte hartzera animatuz.


 

  • Martxoaren 10ean, Pili Goñi: Bere bizi eta lan esperientzia partekatu du gurekin. Urte askoan tailer batean lanean aritu ondoren, mundu horren nondik norakoak eta emakumeak lan-eremuan duen garrantzia azaldu dizkigu.


 

Eskuak elkarturik, Maurixia gogoan

Astelehenean, martxoaren 8an bertan, ikasle guztiek hartu zuten parte eskuen hormairudi kolektiboan:

  1. Gelatan ikasle bakoitzak bere eskuen silueta marraztu zuen.

  2. Behatzetan maite edo miresten duten emakume baten izena idatzi zuten.

  3. Jolastorduan esku horiek guztiak elkartu genituen hormairudi handi bat osatuz.

Ekintza hau Maurizia Aldeiturriaga panderojolea omenduz egin dugu. Megafonian bere musika entzun genuen eta bere bizitzari buruzko hitz batzuk partekatu genituen. Izan ere, gure hormairudiko eskuak Maurixiarenak bezalakoak izatea nahi dugu: maitatzeko eta panderoa jotzeko (sortzeko) balio duten eskuak.