Ekuadorreko zaporeak LH6ko sukaldean! - CP Elizondo IP - Ikasnova
Ekuadorreko zaporeak LH6ko sukaldean! - CP Elizondo IP
Ekuadorreko zaporeak LH6ko sukaldean!
2026/01/29
Joan den astean, LH6. mailako ikasleok sukaldari jantzia jantzi genuen HA saioan. Esperientzia gastronomiko eta kultural oso aberatsa bizi izan genuen gure ikaskide den Anderri esker.
Anderrek bere familiako errezeta berezi bat ekarri zigun eskolara: Ekuadorko gazta-enpanadillak. Bere familia jatorriz herrialde horretakoa denez, etxean nola egiten dituzten erakutsi zigun pausoz pauso.
Gehien gustatu zitzaiguna orea gure eskuekin prestatzea izan zen; irina, ura eta gurina nahastuz. Behin orea prest dugula, gaztaz bete eta zartaginean gorritu genituen.
Baina onena amaieran etorri zen: denon artean egindako enpanadillak probatzea! Momentu gozoa izan zen, baina janariaz gain, beste herrialdeetako ohiturak eta errezetak ikastea oso aberasgarria dela konturatu ginen.
Mila esker, Ander, zure familiaren sekretu hori gurekin konpartitzeagatik!
