Ikastetxea

Elizondoko Eskola, Baztanen kokatua, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko sareko ikastetxe publikoa da.

Gure ikastetxeak prestakuntza integrala eskaintzen du Haur eta Lehen Hezkuntzako etapetan (3tik 12 urtera bitartean), euskal kulturan oinarritua. Bi hizkuntza-ibilbide ditugu: D eredua eta A eredua (azken hau Lehen Hezkuntzatik aurrera).

Ingurua:

Eskolatik pauso batera baso eta inguru ederrak aurki ditzakegu beraz naturaz gozatzeko aukera paregabea dugu. Inguru honetan hainbat paraje eta toki eder daude, eta horietako batzuk dira: Bertizeko parke naturala, Erratzuko Xorroxin ur-jauzia, Zugarramurdi eta Urdazubiko lezeak, Amaiurko gaztelua...

Historia pixka bat:

1977. ikasturtean ELIZONDO ESKOLA PUBLIKOAK lehen urratsak eman zituen.

Gaur egun bi etapen artean 150 ikasle daude. 26 irakaslek osatzen dugu klaustroa eta ikasleen gaitasun desberdinen garapena bultzatzeaz arduratzen gara.

Gure ikastetxean ikasketak bukatu ondoren, Lekarozko Institutuan ikasketekin jarraitzeko aukera dute gure ikasleek, Baztan zonaldeko beste ikasleekin batera.