tresna digitalak 2020

Tramankulu digitalak 2020

Conecta 13 Granadako Unibertsitateko spin-off bat da, hezkuntza-ikerkuntzan aritzen dena. Ikaskuntza eta metodologia aktiboak izan dira beti bere lanaren ardatz nagusia, eta gaitasun digitalak ere garrantzi berezia izan du bere ikerketetan.

Gaur, oso interesgarria iruditu zaigun dokumentu bat aurkezten dizuegu, “Artefactos digitales para diseñar actividades y tareas de aprendizaje. Versión 2020” izendatu dutena.

Jarduera edo ataza mota bakoitzerako tramankulu (edo sorkuntza) digital bat proposatzen dute, tresna digital bat, egindako lana modu errazean “digitalizatzeko” eta hari balio erantsi bat emateko. Jasotako tresnak erabiltzen errazak dira eta oso intuitiboak.

Gainera, tramankulu digital bakoitza deskribatzen dute (bloga, infografia, podcast-a, etab.), horiek erabiltzeko jardueren adibideak eskaintzen dituzte eta tresna digital batzuk izendatzen dituzte “tramankulu digital” bakoitza sortzeko.

Hauxe da dokumentua:

 

Informazio gehigarria eskuratzeko: