Zer da

CHROMEBOOK

bat?

ikasnova » Tresna berriak » Zer da chromebook bat?

Chromebookak ordenagailu pertsonalak dira, sistema eragile moduan Chrome OS erabiltzen dutenak (Googlek garatua), eta, Windows, OS X eta Linux ez bezala, Internetera konektatuta erabiltzeko pentsatu direnak. Edonola ere, deskonektatuta lan egiteko aukera ere ematen dute.

Como hemos comentado anteriomente, Chrome OS es el sistema operativo que utilizan los chromebooks. En los ordenadores PC, el sistema operativo es Windows, en los ordenadores MAC es MacOs y en los chromebooks es Chrome OS, una variante de Linux.

Aurretik Chrome nabigatzailea erabili duten erabiltzaileei ingurune hori oso ezaguna egingo zaie. Izan ere, Chrome nabigatzailea da ekintzak gauzatzeko oinarria, nahiz eta duela denbora batetik hona zenbait modelok ahalbidetzen duten Android aplikazioak instalatzea edo, duela gutxitik, Linux aplikazioak.

Teklatuaren eta ukitze-panelaren ezaugarriak

Chromebooken estetika ordenagailu eramangarrienaren antzekoa izan badaiteke ere, zenbait elementu desberdin dituzte, besteak beste, teklatua eta touchpad edo ukitze-panela. 

Ia modelo guztiak estalkia jasotze hutsarekin abiarazten dira. Dena den, bada salbuespenen bat, zeinak abiarazteko botoia duen albo batean. 

Lehenbizi ikusten dena da F1 eta F12 arteko funtzio-teklarik ez duela. Tekla horien ordez, nabigaziorako eta gailuaren elementu batzuk kontrolatzeko –hala nola, bolumena edo pantailaren distira– balio duten tekla batzuk daude. 

Bigarrenik, agerikoa da bilaketak egiteko tekla batek ordeztu egin duela Bloq Mayús tekla. Hartara, tekla hori erabilita, gure chromebookean instalatuta ditugun aplikazioak has ditzakegu eta bilaketa bat egin dezakegu, nabigatzailean egingo genuen moduan.

Letra larrien blokeoa
Letra larriak blokeatzeko teklatuko lasterbidea Alt + bilaketa-tekla da, eta hori bera erabiltzen da desaktibatzeko.

Ezabatu
Chromebook gehienek ez dute ezabatzeko balio duen tekla. Bere ordez, konbinazio hauek erabil ditzakegu: Alt + atzera-tekla, hurrengo letra ezabatzeko; eta Control + atzera-tekla, aurreko hitza ezabatzeko.

Hasiera eta Amaiera
Gauza bera gertatzen da Hasiera eta Amaiera teklekin. Teklatuko lasterbide alternatiboak hauek dira: Alt + gezia gorantz, hasierara joateko; eta Alt + gezia beherantz, amaierara joateko.

Tekla bereziak

Teklatuko goiko lerroaren ordez, nabigatzeko eta gailua kontrolatzeko balio duten tekla batzuk kokatu dira. Zehazki, hona hemen chromebook batean dauden nabigazio-teklen zerrenda.
Oharra: Tekla hauek aldatu egin daitezke chromebook-modeloaren arabera.

Zure aplikazioetan eta webean bilatu. Letra larrien blokeoa aktibatzeko edo desaktibatzeko, sakatu Alt + bilaketa-tekla.

Nabigazio-historialeko aurreko orrialdera joan (F1).

Nabigazio-historialeko hurrengo orrialdera joan (F2).

Oraingo edo uneko orrialdea eguneratu (F3).

Fitxak edo irtenguneak eta aplikazioen menua ezkutatu, pantaila osoaren inguratze-moduan (F4).

Leiho guztiak erakutsi ikuspegi orokor moduan (F5).

Pantailaren distira moteldu (F6).

Pantailaren distira handitu (F7).

Touchpad edo ukitze-panelaren erabilera

Oinarrizko sei trikimailuren bidez laburbil dezakegu touchpad edo ukitze-panelaren erabilera.

Eskuineko klika edo testuinguru-menua egiteko, ukitu bi hatzekin edo egin klik.

Aukera errazago bat, hasieran, Alt + klik da.

Lerratu bi hatzak, leihoa bertikalki mugiarazteko.

Lerratu gorantz edo beherantz hiru hatzekin, zabalik dauden aplikazio eta leiho guztiak ikusteko.

Lerratu hiru hatz ezkerrerantz edo eskuinerantz, zabalik dauden fitxa edo irtenguneen artean txandakatzeko.

Bi hatzekin zabaltzen edo ixten pantailaren zooma alda dezakegu.

Chrome hedapenak eta aplikazioak instalatzen

Hedapenek eta aplikazioek funtzionalitate berriak ematen dizkiote chromebookari. Hedapenek nabigatzailetik egiten dute, eta aplikazioek, sistema eragiletik. Zenbait hedapen eta aplikazio era zentralizatuan instalatzen dira ekipo guztietan eta ez dute erabiltzaileek ezabatzeko aukerarik ematen.

Android aplikazioak

Duela gutxi, chromebook bateragarrietan Android aplikazioak instalatzeko aukera jarri dugu martxan. Zehazki, Googleren arbel interaktiboaren aplikazioa, Jamboard, instalatu da denetan. Aplikazio bat instalatzeko aukera eskatzeko, formulario hau erabil daiteke.

Gure chromebookaren atzeko planoa

Gure pantailaren atzeko planoa pertsonalizatu ahal dugu, Googlek eskaintzen dituen atzeko planoetako bat erabilita edo guk geuk lortutako irudi bat erabilita. Kategorietako baten batek egunero eguneratzen den irudi bat hautatzeko modua ematen du, kategoria bereko irudiak erabilita.

Pantaila-argazkia

Pantaila-argazkia egiteko, teklatuaren bi konbinazio hauetako bat balia dezakegu:

CTRL + uneko pantailaren argazki bat egitea.
CTRL + SHIFT +  orrialdearen argazki partzial bat egitea ahalbidetzen du.

Bi aukera horiez gain, nabigazioko hedapenak erabil daitezke, pantailan egiten denaren bideo bat grabatzea ahalbidetzen dutenak. Halakoa da, esate baterako, Nimbus Screenshot & Screen Video Recorder

Segurtasuna eta eguneratzeak

Chomebooken indarguneetako bat segurtasuna da. Chromebooka erabiltzen duen erabiltzaile bakoitzak disko-espazio independente eta enkriptatu batean egiten du; eta, horrenbestez, sortutako fitxategiak transferitu edo lekuz aldatzeko modu bakarra da hodeiaren bidez egitea, Google Driven gordetzea edo atera daitekeen unitate batera ateratzea.

Sistema eragilearen eguneratzeak bigarren planoan egiten dira, eta beren kasa instalatzen dira, gailua hurrengo aldiz berrabiarazten denean.

Chromebooka jarduerarik gabe, ez-aktibo, utzi behar badugu tarte baterako, pantaila blokea dezakegu. Horretarako, klik egin behar da zure profilaren ikonoan, ataza-barran (edo beheko eta eskuineko izkinan dauden ikonoetako edozeinetan) eta egin klik blokeoaren sinboloan.

Trikimailua: edo are hobeki, sakatu + pantaila blokeatzeko!

¿Cómo imprimir con los chromebooks?

Los chromebooks no permiten la instalación de los drivers necesarios para la conexión de periféricos como pueden ser las impresoras, escáner, sensores. Google lanzó un servicio llamado Google Cloud Print para solventar esta situación.

Google Cloud Print es un servicio que conecta tus impresoras de casa y del trabajo a la Web. Como tu impresora está conectada a la Web, puedes utilizarla para imprimir desde cualquier lugar con un dispositivo conectado a Internet, como teléfonos, tablets, PCs, Macs o Chromebooks.

Podemos imprimir utilizando Cloud Ready o no.

Para conectar una impresora que no está lista para imprimir en la nube:

Importante: Para configurar este tipo de impresoras, necesitas un PC o un ordenador Mac. No puedes utilizar un Chromebook. En ordenadores con windows, puedes instalar un servidor de impresión desde la dirección https://tools.google.com/dlpage/cloudprintdriver

  1. En tu PC o Mac, busca la configuración del sistema y accede a la sección de impresión.
  2. Añade la impresora al ordenador. Si necesitas ayuda, consulta el sitio web de ayuda de Windows o Mac.
  3. Abre Chrome .
  4. Escribe chrome://devices y pulsa Intro.
  5. En “Impresoras clásicas”, haz clic en Añadir impresoras.
  6. En la sección “Impresoras para registrar”, selecciona la que quieras compartir y, a continuación, haz clic en Añadir impresoras.
  7. Para comprobar que tu impresora se haya añadido, haz clic en Administrar impresoras.

Nota: Para que otras personas puedan imprimir a través de esa impresora o para usarla con un Chromebook, tendrás que compartirla.

Comparte tu impresora con otros usuarios

Lo más interesante es no dar permisos a personas concretas, sino a grupos de google (no confundir con los contactos). Si en el centro se ha organizado un grupo de Google como Claustro puede asignar permisos de forma global. si una persona deja de pertenecer a claustro, también perderá el permiso de uso de la impresora.

Puedes compartir tu impresora con cualquier usuario que tenga una cuenta de Google.

  1. En tu ordenador, abre Chrome .
  2. Comprueba que has iniciado sesión con la misma cuenta de Google con la que hayas configurado la impresora. Más información sobre cómo iniciar sesión en Chrome
  3. Accede a la página google.com/cloudprint#printers.
  4. Haz clic en tu impresora.
  5. Haz clic en Compartir.
  6. En el cuadro que aparece, escribe la dirección de Gmail o el grupo de Google con los que quieras compartir la impresora.
  7. Opcional: Para que otro usuario pueda cambiar el nombre de la impresora y compartirla, selecciona “Permiso para administrar” en lugar de “Permiso para imprimir”.
  8. Haz clic en Compartir.

APLIKAZIOAK ETA HEDAPENAK

Irakasleentzat

APLIKAZIOAK ETA HEDAPENAK

Ikasleentzat