Araudia

CHROMEBOOK-EN MAILEGU

ikasnova » Chromebook-en mailegu araudia

 

2018-2019 ikasturtean zehar, ikasNOVA hezkuntza publikoaren eraldaketa digitalerako estrategian parte hartzen ari diren ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuak DBHko lehen mailako ikasleen esku ordenagailu pertsonal bat jarriko du, estrategia hori sustatzeko tresna gisa.

 

Mailegatuko den elementua, Chromebook Acer C731 edo antzeko ezaugarriak dituen ekipoa, titulartasun publikokoa denez, eta ikasNOVA estrategian parte hartzen ari diren 56 ikastetxeetan banatu aurretik, mailegu-arautegi bat ezarri behar da.

1. artikulua

Helburua eta xedea

  1. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren mailegu-zerbitzu honen helburua ikasNOVA hezkuntza publikoaren eraldaketa digitalerako estrategia sustatzea da.
  2. Maileguaren xede den objektua ezin izango da erabili hezkuntzaren arlotik kanpoko beste jarduera batzuetarako.
  3. Hezkuntzaren eraldaketa digitalaren ardura duen pertsonak, Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuarekin batera, gainbegiratu eta koordinatuko du mailegu-zerbitzua, Hezkuntzako Sistemen, Sareen eta Euskarrien Atalaren eta ikastetxeetarako Erabiltzaileen Arreta Zerbitzuaren (EAZ) bidez.
2. artikulua

Hartzaileak

  1. 2018-2019 ikasturtean Hezkuntza Departamentuak ordenagailu pertsonal bana jarri zuen ikasleen eskura, ikastetxeetako DBHko 1. mailaren hasieran, “ikasNOVA” izeneko Hezkuntzaren Eraldaketa Digitalerako Estrategian parte hartu zuten ikastetxeetan.
  2. Elementu hori alboan izanen dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ere, eta hori hastearekin batera emanen da.
  3. Arau orokor gisa, mailegu zerbitzu hori eskuratzen ahalko dute 2018-2019 ikasturtean edo hurrengo ikasturteetan DBHko 1. maila hasi zuten ikasleek, “ikasNOVA” izeneko Hezkuntzaren Eraldaketa Digitalerako Estrategian parte hartzen duten ikastetxeetan.
  4. Zerbitzu hori erabiltzean, legezko tutoreek dokumentu honen erantzukizunak, baldintzak eta jarraibideak onartzen dituzte.
3. artikulua

Titulartasuna

  1. Mailegatu beharreko elementuak Hezkuntza Departamentuarenak dira.
  2. Ikastetxeek fidantza jasotzeko sistema aplikatuko dute, erregelamendu honetan zehazten dena.
  3. Gurasoek edo legezko tutoreek mailegatzeko erregelamendua onartu eta ekipoaren egoera onari eta zaintzari buruzko erantzukizuna beren gain hartu ondoren, ikasleak ordenagailua ikasgelan erabiltzeaz gain, etxera eramaten ahalko du.
  4. Mailegu zerbitzu honen hartzaileak ikasleak dira.
4. artikulua

Betebeharrak

  1. Ikasle bakoitzak ekipo besterezin bat izanen du esleitua, ordenagailu pertsonalak, kargagailuak eta zorroak osatutakoa. Ekipo horrek zenbaki bat izanen du, eta, haren arrastoari segitzeaz gain, hori blokeatzen ahalko da, galdu, lapurtu edo ebatsiz gero.
  2. Derrigorrezkoa da Hezkuntza Departamentuak ematen duen babes zorroa edo antzeko ezaugarriak dituen beste bat erabiltzea.
  3. Ekipoan arazoren bat antzemanez gero, hezkuntzaren eraldaketa digitaleko arduradunari edo ikastetxe bakoitzak hautatzen dituen pertsonei jakinarazi beharko dio.
  4. Osorik kargatuta ekarri beharko du egunero ikastetxera, eskola-egun osoan erabili ahal izateko.
  5. Ikasleei dagokie bai ekipoa bai babes zorroa garbi mantentzea.
  6. Ikasleek ekipo bakoitzaren etiketa zaindu beharko dute. Etiketa hondatuz gero, hezkuntzaren eraldaketa digitaleko arduradunari jakinarazi beharko dio. Horrek eranskailu bat jarriko du, ekipoaren zenbakia agertuko duena, edo zenbaki hori idatziko du errotuladore ezabaezinez.
5. artikulua

Fidantza

  1. Ikastetxeek fidantza jasotzeko sistema aplikatuko dute, erregelamendu honetan zehazten dena.
  2. Ekipoaren kostua oinarri hartuta, 50 euroko hasierako fidantza ordaindu beharko da ekipoak ikasleei esleitzen zaizkien unean, eta diru horrekin zorro komun bat sortuko da hezkuntza maila bakoitzeko.
  3. Ikasturtea hasita dagoela ikastetxea uzten bada edo maileguari dagokion hezkuntza etapa (DBH) amaitutakoan, dagokion fidantza zatia itzuliko da, mailako zorro komunean egon diren kostuen zati proportzionala kenduta, hezkuntza maila batean baino gehiagotan gailuak dituzten ikastetxeen kasuan.
6. artikulua

Matxurak eta gorabeherak

  1. Kasu guztietan, bermea eta konponketa Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuko erabiltzailearen laguntza-zentroaren jarraibideekin bat kudeatuko dira (CAU: 848 425 050), ikastetxeko eraldaketa digitaleko arduradunaren bidez.
  2. Gailua (edo horren zorroa) hondatzen bada mailegu-hartzailea den ikasleari egotz dakiokeen erabilera okerragatik edo behar ez bezalako manipulazioagatik edo istripuak, kolpeak edo erorikoak izateagatik, ikasle horren legezko arduradunei exijituko zaie konponketaren kostua ordain dezatela.
  3. Gailua edo horren zorroa galduz gero, ikaslearen legezko arduradunei ekipoaren kostua (edo zorroarena) ordain dezatela exijituko zaie, eta hezkuntza administrazioak beretzat gordeko du administrazio publikoko entitate baten ondasuna suntsitzeagatik egoki diren legezko ekintzak gauzatzeko eskubidea.
  4. Matxura sortzen bada hondamendi naturalen ondorioz (ekaitzak, uholdeak, suteak, tximistak jotzea eta abar), sare elektrikoko gorabeheren ondorioz (gainkargak edo tentsio handiegiak) edo ebasketen edo lapurreten ondorioz, ikastetxeak gorabehera tramitatu beharko du Hezkuntza Departamentuaren aseguruaren bidez, gailua ordezteko edo konpontzeko zenbatekoa eskuratze aldera. Horretarako, gorabeheraren berri eman beharko du mantenimientoeducacion@navarra.es helbide elektronikora mezu bat bidaliz edo 848 42 32 37 telefono zenbakira deituz.
  5. Ekipo bat ezin bada konpondu edo galdu bada, hezkuntzaren eraldaketa digitaleko arduradunak CAUrekin harremanetan jarri beharko du, inbentarioan ekipoari baja emateko.
  6. Ekipoak gaizki funtzionatzen badu aurretik aipatu diren arrazoiak ez direnengatik (behar ez bezalako manipulazioa, erorikoak, kolpeak, hondamendi naturalak edo sare elektrikoko gorabeherak), bai ikasleak, bai hezkuntzaren eraldaketa digitaleko arduradunak, ekipoa berrabiarazten ahalko dute IKT zerbitzuen katalogoan argitaratutako jarraibideei jarraikiz (https://goo.gl/QUveMY).
  7. Ekipoa berrabiarazi ondoren gaizki funtzionatzen jarraitzen badu edo fabrikako akatsen bat badu, hezkuntzaren eraldaketa digitaleko arduradunak Hezkuntza Departamentuko CAUra deitu beharko du (848 42 50 50), gorabehera kudea dezan.
7. artikulua

Ekipoen kudeaketa

  1. Hezkuntzaren eraldaketa digitaleko arduradunak mailegatzen diren ekipoen barneko kontrola gauzatu beharko du, eta, horretarako, ekipo bakoitzaren inbentario zenbakia lotuko dio hori maileguan hartzen duen ikasleari.
  2. Hezkuntzaren eraldaketa digitaleko arduradunak bere ikastetxeko irakasleak eta ikasleak aholkatuko ditu mailegatzen diren gailuen erabilerari eta ekipoak lotzeko moduari dagokienez.
  3. Hezkuntzaren eraldaketa digitaleko arduradunak bere ikastetxeak maileguan dituen gailuen kopurua kontrolatu beharko du:
  • Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuari beharrizan berriei erantzuteko behar diren ekipoak eskatuko dizkio (ikasturtea hasita dagoela eskolatzen diren ikasleak eta ekipo mailegatuak dituen ikasmaila baten matrikularen gehikuntza).
  • Ekipo mailegatuak dituen ikasmaila baten matrikula murrizteagatik erabiltzen ez diren ekipoen kopurua jakinaraziko dio Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuari, beharrezkoa bada beste ikastetxe bati emateko.
  • Gailuak ikasle berrien artean banatu behar badira, gestio horretaz arduratuko da.
8. artikulua

Uko egitea

  1. Mailegu sistema honi uko egiten dioten legezko ordezkariek antzeko ezaugarriak dituen gailua ekarri beharko dute, www.educacion.navarra.es domeinuaren mendeko administrazio lizentzia duena. Horretarako, harremanetan jarri beharko dute Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuarekin.
  2. Ikasleak Nafarroako ikastetxe publikoen sarea uzten duenean, bere ikastetxeko eraldaketa digitaleko arduradunari jakinaraziko dio gailua kontsolaren kontroletik askatzeko.
9. artikulua

Ikuskapena

  1. Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak mailegu sistema honen funtzionamendu ona zainduko du, eta beretzat gordeko du egokitzat jotzen duen kasuetan ekipoak kentzeko ahalmena.
  2. Behin eta berriz gailua gaizki erabiltzen duenari maileguan jaso duen ekipoa kenduko zaio, ebaluatu beharreko lan berak edo antzeko atazak egin beharretik salbuetsi gabe.
10. artikulua

Gailua ongi zaintzea

  1. Gailu bakoitza bakarra da eta pertsonalizatuta dago, karkasan errotulatuta dagoen zenbaki bat jarrita.
  2. Gailuak lokalizatuta egon behar du une oro.
  3. Gailua jan-edanetatik urrun erabiliko da.
  4. Gailuan zeinahi osagarri entxufatzean, kontuz eta pazientziaz egingo da, konexioak hondatzea saihesteko.
  5. Aireztapeneko saretak libre, estali gabe, uztea komeni da.
  6. Ez da idatzi behar ordenagailuaren gainean ez eta ordenagailuan bertan ere (errotuladoreak, zuzentzaileak), eta ez da jarri behar ordenagailua pertsonalizatuko duen eranskailurik, ikastetxeak adierazitakoa ez bada.
  7. Pantaila tresna zorrotzekin ukitzea saihestuko da, arrastorik ez egiteko.
  8. Teklatu gainean ez da ezer utziko, bereziki idazteko erabiltzen ditugun gauzak (bolaluma, borragoma, errotuladorea, konpasa…).
  9. Pantaila garbitzeko zapi lehor bat erabili behar da. Zuntz antiestatikoak baditu, hobeki. Ez da disolbatzailerik erabili behar.
  10. Gailua batetik bestera eramatean, kontu handiarekin egin behar da:

 

  • Toki batetik bestera eramatean, itxita eta zorroaren barnean egon behar du.
  • Ez zaio pantailatik heldu behar.
11. artikulua

Xedapen gehigarriak

  1. Arautegi hau lehen bertsioa da, eta, horrenbestez, hasi berria den hezkuntzako estrategia honek aurrera egin ahala, zehazten eta aberasten joango da.

 

Disposición adicional segunda

Debido a la situación de Estado de alarma, se ha articulado un servicio de préstamo extraordinario destinado al alumnado que no puede seguir las clases de manera no presencial. 

Los elementos a prestar pueden ser de dos tipos:

  • Ordenador, que podrá ser un ordenador portátil o chromebook.
  • Sistema de acceso a datos de internet, con variedad de tipos de dispositivos.

Para la entrega de este equipamiento no será necesario articular un sistema de fianza por parte de los centros.

En un escenario de dotación universal a todo el nivel de sexto curso de primaria de los centros de la red pública, podrá considerarse este equipamiento, como el que le corresponde en primer curso de la enseñanza secundaria obligatoria, sin tener que devolverlo pero sí realizar una inspección del estado de los diferentes elementos.

Este equipamiento será devuelto e inspeccionado en la fecha y lugar que se comunicarán en informaciones futuras. 

La actualización de este reglamento y sus disposiciones adicionales serán accesibles desde:

https://ikasnova.digital/reglamento-de-prestamo-de-chromebooks/

I. Eranskina

Erabiltzeko irizpideak