Taldeak

Lankidetza edo laguntza taldeak

Etapa / hizkuntza / arlo bereko beste irakasle batzuekin harremanetan jarri nahi duten irakasleen eskaerak jaso ditugu, ikasleekin eta ikasleentzat sortutako esperientziak, materialak eta jarduerak partekatu ahal izateko.

IkasNOVA-tik lankidetzarako edo elkarri laguntza emateko taldeak sortu ditugu, irakasleen arteko harreman horiek errazteko.

Arreta ez-presentzialerako proposamenak web orriko Taldeak fitxan aurki ditzakezue:

Arreta ez-presentzialerako proposamenak–Taldeak

Hezkuntza-etapa bakoitzerako talde bat edo gehiago daude modu desberdinean antolatuta: Haur Hezkuntzan talde bakarra dago, Lehen Hezkuntza hiru taldetan dago antolatuta (1.-2., 3.-4. eta 5.-6.) eta Bigarren Hezkuntzan espezialitate bakoitzeko talde bat dago. Lanbide Heziketa Oinarrizko, Erdi eta Goi mailetan antolatuta dago.

Esteka honetan dituzue talde horiek erabiltzeko jarraibideak:

Taldeak erabiltzeko eskuliburua