La sala de Margarita

La sala de Margarita

“La sala de Margarita” telebista-programa berria da, Nafarroako zenbait ikastetxeek elkarlanean sortua, konfinamendu-aste hauetan.

Zerbitzu-ikaskuntzako esperientzia honetan parte hartzea erabaki duten ikastetxeetako ikasleek, irakasleek eta familiek bideo txikiak grabatu dituzte, eta lan hauekin “La sala de Margarita” sortu dugu.

Zergatik deitzen da horrela? Erantzuna jakiteko, lehenengo kapitulua ikusi beharko duzue datorren asteartean, ekainak 2, NaTVn.

Baina pista bat emango dizuegu… emakumezko zientzialaririk ezagutzen al duzue?

Emisioaren ordutegiak hauek dira; apunta itzazue ongi, ziur baikaude es duzuela galdu nahiko programa bakar bat ere!

Asteartea10:3017:30 (errepikapena)
Asteazkena10:30 (astearteko programaren errepikapena)17:30 (astearteko programaren errepikapena)
Osteguna10:3017:30 (errepikapena)
Ostirala10:30 (osteguneko programaren errepikapena)17:30 (osteguneko programaren errepikapena)
Larunbata15:00 (astearteko programaren errepikapena)16:30 (osteguneko programaren errepikapena)
Igandea15:00 (osteguneko programaren errepikapena)16:30 (astearteko programaren errepikapena)

Astearte eta ostegunero izango dugu programa berria 10:30ean. Egun hauetan edo ordutegi honetan ikusi ezin baduzu, egun beretan errepikatuko da arratsaldez, eta asteazkenetan, ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan ere, goizez eta arratsaldez.

“La sala de Margarita” telebistan emanen da ikasturtea amaitu baino beranduxeagora arte, ekainaren 23ra arte hain zuzen ere, 23a barne.

Programa honen helburu nagusia Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei bitxikeriak, ipuinak, istorioak eta abar helaraztea da, eskolako lana indartuz; eta bestetik, etxetik errepika daitezkeen esperientzia praktiko batzuk.

Parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleak eduki didaktikoaren sortzaile bihurtu dira, alarma-egoeran dauden bitartean egiten dituzten eskola-lanen artean. Produkzio txiki horiek, NaTVn ematen den programari esker, komunitatearentzako zerbitzu bihurtzen dira, eta oso interesgarria da sortu dutenentzat eta programa etxetik ikusten duten haurrentzat ere.

Ikasnova-tik eskertu nahi dugu Hezkuntza Departamentuaren Proeducar-Hezigarri programak proiektu hau gauzatu dadin egin duen ahalegina; sare honetan dauden ikastetxerik gabe ez zen posiblea izan izanen. Eskerrik asko!

Ekainaren 2an izango gaituzue zain, 10:30ean, NaTVn! Lagun asko ezagutuko dituzue, seguru.