IkasNOVA webgune berria

albisteen blog batekin

Gaur maitzak 6, ikasNOVA webgune berria estreinatuko dugu, pixkana-pixkana parapnte.educacion.navarra.es webgunea ordeztuko duena.

Eta webgune horrekin batera, albisteen blog hau jarriko dugu martxan. Hain zuzen, Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuan sortzen doazen berri eta nobedadeen gaineko informazioa emango dugu, ikastetxeetako esperientzien gainekoa, baliabideei eta prestakuntzari buruzkoa…

Logo ikasNOVA

IkasNOVA estrategia hiru oinarri hauetan funtsatzen da: tresna berriak, metodologia berriak eta espazio berriak.

Tresna berriak

Abiapuntu gisa, ikasgelan teknologia sartzeak duen garrantzian sinesten dugu, balioa gehitzen duen eta eskolan gauzatzen diren ikaskuntzak sustatzen dituen baliabide moduan. Beste baliabide bat da.

ikasNOVA
Licencia Creative Commons Atribución-CompartirIgual 4.0 Internacional.

Metodologia berriak

Teknologiak erantzuna eman diezaieke egoera ugaritan sortzen diren beharrei, ikasgelan erabiltzen den metodologia gorabehera.

Baina, era berean, metodologia aktiboetaranzko aldaketa erraztu eta bultza dezake. Ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista izan daitezela nahi dugu eta bai oinarrizko gaitasunak gara ditzatela ere, besteak beste, gaitasun digitala eta ikasten ikastekoa. Izan ere, bi gaitasun horiek onura ateratzen diote, argi eta garbi, teknologia erabiltzeari.


Imagen de Malen Monteleone en Pixabay

Espazio berriak

Amaitzeko, zutabeetako azkena espazioa da, hezkuntza-espazioen sormenezko erabilera, ikastetxeek beren txokoetako bakoitzean ikastea erraztea lortzeko, malguagoak diren ikasgelak izanda eta erabilgarri dauden espazio guztiak baliatuta.

Aldaketa txikiak eginez gure ikastetxeak eralda ditzakegu, eta, ikasleek aldaketa horietan parte hartzen badute, inplikazioa handiagoa izatea lortuko dugu.

Edozein tokitan eta edozein unetan ikasteko aukera ematen digu teknologiak; eta, horrenbestez, atera diezaiogun probetxua horri eta birpentsa ditzagun dauzkagun espazioak.

ikasNOVA
Licencia Creative Commons Atribución-CompartirIgual 4.0 Internacional.

Gure helburu nagusia da bai ikasNOVA webgunea eta bai bertan dagoen blog hau ere baliabide arin eta eraginkorrak bihurtzea gure komunitateko irakasleentzat, ikasleentzat eta familientzat. Edonola ere, egiten dugunari jarraipena egiteko interesa duten zeinahi tokitako hartzaile guztiei zabalik gaude beti.

Gu jarraitzera gonbidatu nahi zaituztegu.