POI (ABP), aurrez aurrekoa eta urrutikoa

“ABP hacia un aprendizaje interdisciplinar presencial y a distancia” da Teknologia Berrien eta Irakasleen Prestakuntzarako Institutuak (INTEF) eskaintzen duen prestakuntza berriaren izenburua.

MOOC formatuko prestakuntza hau (hedapen handiko ikastaroak, irekian eta urrutitik – Massive Open Online Course) zabalik dago POIri (Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza) buruz ikasi nahi duten pertsona guztientzat eta/edo metodologia mota hori ikasleen arreta ez-presentzialeko egoera batean nola planteatu jakin nahi dutenentzat.

Ikastaroa egiteko, ekainaren 2tik uztailaren 7ra, astean 5 ordu eskaintzea gomendatzen da. Ikastaroak 5 unitate izanen ditu, pixkanaka irekitzen joanen direnak. Ikastaroa egiteko epea amaituta, prestakuntza amaitu edo ez, edukiak izena eman duten partaide guztientzako eskuragarri utziko dira.

Prestakuntza mota honetan ez dago jarraipena eginen duen tutorerik, baizik eta zenbait dinamizatzaile eta bideratzaile daude, gure zalantzak argitu ditzaketenak. Lan pertsonala da funtsean, beste parte-hartzaile batzuekin elkarlanean egina.

Ikastaroa amaituta, lortzen dena bereizgarri (insignia) digital bat da, ez da ziurtagiri ofiziala.

INTEFen MOOCaren intsignia digitala https://enlinea.intef.es/courses/course-v1:INTEF+ABPMOOC_INTEF+2020_ED5/about

Izen-emateak esteka honetan egin daitezke, orain hasi eta MOOCa amaitu arte (uztailaren 7a):

Izen-ematea

“ABP hacia un aprendizaje interdisciplinar presencial y a distancia”

Captura de pantalla de la página de inscripción en el MOOC https://enlinea.intef.es/courses/course-v1:INTEF+ABPMOOC_INTEF+2020_ED5/about

Honakoa ikasturte honen 5. edizioa da, gaurkotu egin dena, gure ikasleei orain bizi duguna bezalako osasun larrialdi egoeretan laguntza ez-presentziala eskaintzeko beharrari egokitua.

Fernando Trujillo da ikastaroaren sortzailea, Ingeles Filologiako doktorea eta Granadako Unibertsitateko irakasle titularra.

Adingabeak eta sareko segurtasuna

Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (AEPD), Hezkuntza Teknologien eta Irakasleen Prestakuntzaren Institutu Nazionala (INTEF) eta Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalarekin (INCIBE) batera, hezkuntza-komunitate osoa gonbidatu egiten dute, baina bereziki, adingabeen familia eta legezko arduradunak, NOOC modalitatea erabiliz eginen den eurrutiko prestakuntza batean parte hartzera .

NOOCak urruneko prestakuntza laburrak dira, gaian interesa duen edonorentzat irekiak eta doakoak.

Zehazki, “Adingabeak eta sareko segurtasuna” NOOCa maiatzaren 19tik 28ra egongo da erabilgarri. Denbora tarte horretan, izena ematen dutenak edozein unetan sartu ahalko dira eta aurreikusitako 3 prestakuntza orduak osatu.

Izen ematea aprendeINTEF orritik egin daiteke:

Adingabeak eta sareko segurtasuna

Ikastaroaren helburua da, adingabeak Interneten nabigatzen edo gailu mugikorrak erabiltzen hasten direnean sortzen zaizkigun zalantza eta kezkei erantzutea.

Interesgarria irudituko zaizuela espero dugu. Interneteko segurtasunari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren “Zeuk erabaki Interneten” orria bisitatu.

Hezitzaileentzat, familientzat eta gazteentzat ere, informazio eta baliabide ugari aurkituko duzue.