Arreta ez-presentzialerako proposamena

Bizi dugun ezohiko egoera honetan, bi webgune jarri ditugu ikastetxeen eskura. Haietan informazioa eta zenbait baliabide ezarri ditugu, oinarrizkotzat jotzen baititugu ikasleentzako arreta ez-presentziala antolatzen hasteko.

Irakurtzen jarraitu “Arreta ez-presentzialerako proposamena”

POI (ABP), aurrez aurrekoa eta urrutikoa

“ABP hacia un aprendizaje interdisciplinar presencial y a distancia” da Teknologia Berrien eta Irakasleen Prestakuntzarako Institutuak (INTEF) eskaintzen duen prestakuntza berriaren izenburua.

MOOC formatuko prestakuntza hau (hedapen handiko ikastaroak, irekian eta urrutitik – Massive Open Online Course) zabalik dago POIri (Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza) buruz ikasi nahi duten pertsona guztientzat eta/edo metodologia mota hori ikasleen arreta ez-presentzialeko egoera batean nola planteatu jakin nahi dutenentzat.

Ikastaroa egiteko, ekainaren 2tik uztailaren 7ra, astean 5 ordu eskaintzea gomendatzen da. Ikastaroak 5 unitate izanen ditu, pixkanaka irekitzen joanen direnak. Ikastaroa egiteko epea amaituta, prestakuntza amaitu edo ez, edukiak izena eman duten partaide guztientzako eskuragarri utziko dira.

Prestakuntza mota honetan ez dago jarraipena eginen duen tutorerik, baizik eta zenbait dinamizatzaile eta bideratzaile daude, gure zalantzak argitu ditzaketenak. Lan pertsonala da funtsean, beste parte-hartzaile batzuekin elkarlanean egina.

Ikastaroa amaituta, lortzen dena bereizgarri (insignia) digital bat da, ez da ziurtagiri ofiziala.

INTEFen MOOCaren intsignia digitala https://enlinea.intef.es/courses/course-v1:INTEF+ABPMOOC_INTEF+2020_ED5/about

Izen-emateak esteka honetan egin daitezke, orain hasi eta MOOCa amaitu arte (uztailaren 7a):

Izen-ematea

“ABP hacia un aprendizaje interdisciplinar presencial y a distancia”

Captura de pantalla de la página de inscripción en el MOOC https://enlinea.intef.es/courses/course-v1:INTEF+ABPMOOC_INTEF+2020_ED5/about

Honakoa ikasturte honen 5. edizioa da, gaurkotu egin dena, gure ikasleei orain bizi duguna bezalako osasun larrialdi egoeretan laguntza ez-presentziala eskaintzeko beharrari egokitua.

Fernando Trujillo da ikastaroaren sortzailea, Ingeles Filologiako doktorea eta Granadako Unibertsitateko irakasle titularra.