Baliabideak eta materialak

Aurrez aurrekoa ez den arretarako “Propuesta de atención no presencial” site honetan “Baliabideak eta materialak” izeneko orri berri bat argitaratu dugu. Hemen aurkituko dituzue YouTubeko hezkuntza-kanalak, doako aplikazioak, proposamen didaktikoak eta prestakuntza telematikorako web orrietarako estekak.

Otros recursos y materiales

Bisitatzera animatzen zaituztegu. Pixkanaka edukiak eguneratzen joango gara.

Materiala digitalizatu aurretik…

Bizi dugun ezohiko egoerak gure ikasleekin materiala partekatu ahal izateko ahalegin gehigarria egitera behartu gaitu. Teknologiak materiala digitalizatu eta partekatzea izugarri errazten digun arren, berebiziko garrantzia du egile eskubideak eta material horiei ezarritako lizentziak errespetatzeak. Baliabide horiek gure eskuetan izateak edo interneten egindako bilaketa soil batez eskuragarri izateak ez digu eduki hori berrerabili, eraldatu edo partekatzeko eskubiderik ematen.

Ondorengo infografia honek lagungarri izan nahi du, egoera (eta tentaldi) horren aurrean, zer egin beharko nuke? galdera bururatzen zaigunerako. Irudian click egin:

ikasNOVA-(r)en 'Materiala digitalizatu', Creative CommonsAitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.
Irudian click egin