Esker onez

ikasNOVAtik alarma-egoeran irakaslegoak egindako ahalegin eskerga eskertu nahi dugu.

Hezkuntza arloko jardunean erabateko aldaketa ekarri duen ezohiko egoera bati erantzuna eman behar izan diozue. Ziurtasuna, hurbiltasuna eta goxotasuna eskaini duzue, ahal izan den neurrian, ikaslegoari bere egunerokoan jarraipena emateko.

Mila esker teknologiari gizatasuna txertatzeagatik.

#ZainduZaitezZainduGaitzazu

Arreta ez-presentzialerako proposamena

Bizi dugun ezohiko egoera honetan, bi webgune jarri ditugu ikastetxeen eskura. Haietan informazioa eta zenbait baliabide ezarri ditugu, oinarrizkotzat jotzen baititugu ikasleentzako arreta ez-presentziala antolatzen hasteko.

Irakurtzen jarraitu “Arreta ez-presentzialerako proposamena”

POI (ABP), aurrez aurrekoa eta urrutikoa

“ABP hacia un aprendizaje interdisciplinar presencial y a distancia” da Teknologia Berrien eta Irakasleen Prestakuntzarako Institutuak (INTEF) eskaintzen duen prestakuntza berriaren izenburua.

MOOC formatuko prestakuntza hau (hedapen handiko ikastaroak, irekian eta urrutitik – Massive Open Online Course) zabalik dago POIri (Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza) buruz ikasi nahi duten pertsona guztientzat eta/edo metodologia mota hori ikasleen arreta ez-presentzialeko egoera batean nola planteatu jakin nahi dutenentzat.

Ikastaroa egiteko, ekainaren 2tik uztailaren 7ra, astean 5 ordu eskaintzea gomendatzen da. Ikastaroak 5 unitate izanen ditu, pixkanaka irekitzen joanen direnak. Ikastaroa egiteko epea amaituta, prestakuntza amaitu edo ez, edukiak izena eman duten partaide guztientzako eskuragarri utziko dira.

Prestakuntza mota honetan ez dago jarraipena eginen duen tutorerik, baizik eta zenbait dinamizatzaile eta bideratzaile daude, gure zalantzak argitu ditzaketenak. Lan pertsonala da funtsean, beste parte-hartzaile batzuekin elkarlanean egina.

Ikastaroa amaituta, lortzen dena bereizgarri (insignia) digital bat da, ez da ziurtagiri ofiziala.

INTEFen MOOCaren intsignia digitala https://enlinea.intef.es/courses/course-v1:INTEF+ABPMOOC_INTEF+2020_ED5/about

Izen-emateak esteka honetan egin daitezke, orain hasi eta MOOCa amaitu arte (uztailaren 7a):

Izen-ematea

“ABP hacia un aprendizaje interdisciplinar presencial y a distancia”

Captura de pantalla de la página de inscripción en el MOOC https://enlinea.intef.es/courses/course-v1:INTEF+ABPMOOC_INTEF+2020_ED5/about

Honakoa ikasturte honen 5. edizioa da, gaurkotu egin dena, gure ikasleei orain bizi duguna bezalako osasun larrialdi egoeretan laguntza ez-presentziala eskaintzeko beharrari egokitua.

Fernando Trujillo da ikastaroaren sortzailea, Ingeles Filologiako doktorea eta Granadako Unibertsitateko irakasle titularra.

GSuite-rekin partekatu

Google for Education-en (GSuite) tresnen indarguneetako bat elkarlanerako aukera da. Gutxi-asko ohituta gaude dokumentu bat partekatzera eta batera editatzera, baina badira “gehiegi” ez partekatzeko kontuan hartu beharreko alderdi batzuk.

Google artxiboetan “Partekatu” koadroa aldatu dute, eta askoz ere garbiagoa eta zuhurragoa da. Zailagoa da nahi ez diren erabiltzaileekin partekatzea. Hona hemen berritasunen azalpena:

Googleren dokumentu, aurkezpen eta kalkulu-orriekin lan egitean, goi-eskuinaldean “Partekatu” koadroa aurkituko dugu.

Partekatzeko botoia

Botoi honen bidez, gure artxibora nor sartzea nahi dugun eta zer baimen izanen dituen erabaki dezakegu.

Pertsonak edo taldeak gehitzeko kutxan haien helbide elektronikoak idatziz, pertsona bat edo gehiago gonbida ditzakegu, edo Google talde jakin bat. Partekatuko dugun dokumentuaren jabe gisa gure erabiltzaile-kontua agertuko da beti.

Googleko fitxategi bat beste pertsona edo talde batzuekin partekatzea

Helbide elektronikoak sartu ondoren (200 konturekin parteka daiteke aldi berean), pertsona edo talde horiek gure dokumentuarekin zer egin dezaketen erabaki dezakegu. Erabiltzaile-kontu bat sartzen dugunean, automatikoki, kontu horrek “editore” rola hartzen du, eta horrela agertzen da bere helbide elektronikoaren eskuinean dagoen kutxan. “Editorea” hitzean sakatuz gero, baimenak aldatzeko aukera ematen du. Hauek dira rolak/baimenak:

Editorea: fitxategian idatzi, osagaiak gehitu, ezabatu eta beste pertsona batzuekin partekatzeko aukera ematen du.

Ikuslea: dokumentua ikusteko aukera ematen du eta, ikusle horri interesatzen bazaio, kopia bat egin ahal izanen du, baina ez da lankidetzazkoa izanen, pribatua baizik, ezin baitu dokumentu partekatua editatu.

Iruzkin-egilea: dokumentua ikusi eta iruzkinak idatz ditzake bertan, baina ezin du editatu.

Interesgarria da “Bidali jakinarazpena” hautatzea eta mezu labur bat idaztea. Horrela, fitxategia partekatu nahi zaien pertsonek mezu elektroniko bat jasoko dute, horren berri jasoz.

Beste lankide batzuekin edo ikasle talde batekin elkarlanean aritu nahi izanez gero, “Editorea” aukera da egokiena. Beti izanen dugu dokumentuari egin zaizkion aldaketak ikusteko eta aldaketa bakoitzaren egilea nor izan den jakiteko aukera. Horretarako, bide honi jarraitu beharko diogu:

Fitxategia > Bertsioen historia > Ikusi bertsioen historia

Dokumentuak partekatzeko baimen desberdinak.

Dena zuzena dela egiaztatzen dugunean, ez ahaztu “Bidali” sakatzea.

Gure dokumentua jende-multzo handiago batentzat eskuragarri egotea nahi badugu, estekaren bidez parteka dezakegu.

Hemen aldaketa interesgarri bat egin dute, gure lana norekin partekatzen dugun hobeki ulertzeko.

Lehenespenez, “Eskuratu esteka” sakatzen badugu, lortuko dugun estekak lehendik gehitu ditugun erabiltzaile-kontuei baino ez die sarbidea emanen. Konturik gehitu ez badugu, gutaz (dokumentuaren jabeaz) gain, inor ezin izanen da dokumentura sartu, esteka mugatuta egonen baita.

@educacion.navarra.es domeinuko kontuen kasuan, “Aldatu esteka, hauekin partekatzeko: Departamento de Educación – Gobierno de Navarra” aukera ematen zaigu. Hori aukeratuta, @educacion.navarra.es kontua duen edozein pertsona, irakasle zein ikasle, guk emandako baimenarekin (editorea, iruzkin-egilea edo ikuslea) fitxategian sartu ahal izanen da, estekaren bitarte, betiere.

Azkenik, “Esteka duen edonork” aukeratuta, esteka duen edozein pertsona (domeinukoa izan ala ez) sartu ahal izateko moduan partekatzen ariko gara.

Fitxategi bat estekaren bidez partekatzea.

Azkeneko aukera bat ere badago, irekiena eta gomendatzen ez duguna, edozeinek artxibo bat bilatu ahal izatea da; esteka eduki behar izan gabe. Aukera hori, partekatzeko koadroan egin duten eguneratzearekin, nahiko ezkutatua dago, eta ez da erraza akats baten ondorioz aukeratzea. Hori hobekuntza handia da, aurreko konfigurazioarekin nahi gabe modu “irekiegian” partekatzen baitzen.

@educacion.navarra.es gure eremuko edozein pertsonak gure dokumentua bilatu eta sarbidea eduki ahal izateko, horzdun gurpila sakatu eta bertan erakutsiko zaigun aukera hautatu beharko genuke. Horrela, gure artxiboa publiko litzateke gure erakundearen barruan.

Domeinukoek artxiboa bilatu ahal izateko partekatze aukera

GSuite-ren kontuekin ezin da dokumentu guztiz publiko bat egin, hau da, ezin da irekian utzi edonork Interneten aurkitu eta bertan sartu ahal izateko. Horrek segurtasunean plus bat ematen digu.

Beste funtzionalitate batzuk ere badira: dokumentuaren jabetza beste erabiltzaile-kontu batera pasatzea edo kontu bati, dokumentua ikusteko edo iruzkintzeko, behin-behineko sarbidea (iraungitze-data bat ezarriko zaiona) ematea.

Gure gomendioa beharrezkoa den pertsonekin soilik partekatzea da, eta pertsona horiek zer egitea nahi dugun pentsatzea, rol egokia esleitzeko.

Lotura bidez partekatzea, @educacion.navarra.es domeinuaren barruan betiere, irtenbide egokia da publiko zabal batera iristeko, irakasleen klaustrora, adibidez. Baina beti fitxategia bilatzeko aukera desaktibatuta, lotura ez duen inor (klaustroaz gaindiko inor, adibidean) sar ez dadin.

Dokumentazio konfidentzialaren kasuan, interesdunen erabiltzaile-kontuekin soilik eta baimen egokiekin partekatzea gomendatzen dugu.

BitARTEAn etxean

Kataluniatik datorkigu Maria Garganté eta Manel Trenchs, azken hau irakaslea ere, arte-historialariek sortutako arte birtualeko museoaren proposamen interesgarri hau. Bere “ART at home challenge”-n parte hartzera gonbidatzen gaituzte.

Museo birtual honetan, “etxean egotea” ardatz duten artelanak bildu dituzte, eta gaika antolatu: etxean haurrekin, bistak dituzten gelak, etxeko lanak…

Proposamena 8 hizkuntzatan dago, euskara izan da batu den azkena eta ari zaio ematen azken errepasoa.

Gainera, “ART at home challenge” erronkan parte hartzera gonbidatzen gaituzte. Aukera ezazu gustuko duzun koadro bat, eta imitatu edo berrinterpreta ezazu etxetik. Argazki bat bidal diezaiekezu, eta atal honetan argitaratuko dute.

Informazio gehiago:

Google Meet-i buruzko berrikuntza aipagarriak

Meet, irakasle-taldeen eta irakasle-ikasleen artean bideokonferentziak egiteko eskaintzen dugun tresna, etengabeko hobekuntza-prozesuan dago.

Duela aste batzuk, aurrez aurrekoa ez den arretarekin hasi ginen, eta “deserosotasun” batzuk aurkitu genituen tresna hau bideokonferentzien bidez konektatzeko erabiltzerakoan, batez ere ikasleekin erabiltzean. Egiten ari den erabilera handiaren aurrean eta irakasleen eskaerak entzunda, Googlek hobekuntza oso positiboak ezarri ditu.

  • Ostegun honetatik, apirilaren 23tik, Meet Gmailen integratuta egongo da, orain Hangouts dagoen bezala. Bilera-gela bat sortu ahal izango dugu zuzenean gure posta elektronikotik.

  • Meet Classroomen integratuta dago jada. Arreta telematikorako Google Classroom erabiltzen badugu, orain plataforma horretan bertan bideokonferentzietarako gela bat sor dezakegu. Oso garrantzitsua da irakaslea bideokonferentzian sartzen lehena izatea; esteka ikasleentzako ikusarazi baino lehen sartzea.

Meet eta Google Classroom
  • Ikasleak Meetekin Classroom-en sortutako bideokonferentzia-gelara berriro sar ez daitezen, urrats hauek egin behar ditugu:

    1. Sortutako gelan sartzen lehenak izatea, garrantzitsua da sartzea ikasleekin lotura partekatu aurretik.

    2. Aretotik irteten azkena izatea, 30″ inguru itxaron ondoren.

    3. Classroom atalean, joan “ikasgelako doikuntzak” atalera, eta hautatu ikasleek URLa ikus ez dezaten.

    4. Loturaren eskuinaldean dagoen zabalgarrian klikatu eta lotura aldatu.
  • Bideokonferentzia-aretoaren sortzaileak bakarrik, lehendabizi sartuko dena, irakaslek gure kasuan, isilarazi edo bota dezake aretoko parte-hartzaile bat. Horregatik da garrantzitsua aretora sartzen lehena izatea.

  • Ikaslea Classroom-en integratuta ez dagoen eta aldez aurretik erabili den gela batera berriro sar ez dadin, kontuz ibiliz gero egin dezakegu. Lehenik eta behin, gure aretoko url-ari ezizen bat gehitu behar diogu, eta oso garrantzitsua, bideokonferentzia uzten azkenak izatea, gutxienez 30″ itxaron eta gero.

  • Bileraren sortzaileak eskaera onartu behar du, domeinutik kanpoko norbaitek eskatzen badu, gure kasuan @educacion.navarra.es domeinutik kanpo.

  • Meeten funtzionaltasuna hobetzen duten hainbat hedapen daude. Chrome Web Store-n bilatu eta instalatu besterik ez dugu egin behar, interesatzen bazaigu. Garrantzitsua da azpimarratzea luzapenak etengabe garatzen ari direla eta aldez aurretik abisatu gabe funtzionatzeari utz diezaioketela. Hona hemen horietako batzuk:

    1. Grid view Parte-hartzaile guztiak pantaila batean ikusteko aukera ematen du. Laster hedadura hori Meeten txertatuta egongo da eta ez da beharrezkoa izango instalatzea, baina oraingoz urrats hau eman behar dugu.
    2. Meet Attendance Kalkulu-orri bat da sortzen du, saioan parte hartu dutenen erregistroa eramatea ahalbidetzen diguna.

Gertatzen diren berrikuntza guztien berri emango dizuegu.