Baliabideak eta materialak

Aurrez aurrekoa ez den arretarako “Propuesta de atención no presencial” site honetan “Baliabideak eta materialak” izeneko orri berri bat argitaratu dugu. Hemen aurkituko dituzue YouTubeko hezkuntza-kanalak, doako aplikazioak, proposamen didaktikoak eta prestakuntza telematikorako web orrietarako estekak.

Otros recursos y materiales

Bisitatzera animatzen zaituztegu. Pixkanaka edukiak eguneratzen joango gara.

Lankidetza edo laguntza taldeak

Etapa / hizkuntza / arlo bereko beste irakasle batzuekin harremanetan jarri nahi duten irakasleen eskaerak jaso ditugu, ikasleekin eta ikasleentzat sortutako esperientziak, materialak eta jarduerak partekatu ahal izateko.

IkasNOVA-tik lankidetzarako edo elkarri laguntza emateko taldeak sortu ditugu, irakasleen arteko harreman horiek errazteko.

Irakurtzen jarraitu “Lankidetza edo laguntza taldeak”

Arreta ez-presentzialerako proposamena

Bizi dugun ezohiko egoera honetan, bi webgune jarri ditugu ikastetxeen eskura. Haietan informazioa eta zenbait baliabide ezarri ditugu, oinarrizkotzat jotzen baititugu ikasleentzako arreta ez-presentziala antolatzen hasteko.

Irakurtzen jarraitu “Arreta ez-presentzialerako proposamena”