ESPAZIO

Berriak

ikasnova » Espazio berriak

Bruselan egoitza duen European Schoolnet partzuergoaren Future Classroom Lab ekimenean ideia hartuta jaio dira ikasNOVA ikasgelak.

European Schoolnet Europako 34 hezkuntza ministeriok eratutako partzuergoa da, eta helburu hau izanda lan egiten du: berrikuntza Europako ikastetxeetako irakaste- eta ikaste-prozesuetara heltzea, eta bai teknologia ikasgeletan sartzea eta ikaskuntzen hobekuntza sustatzea ere.

Partzuergo horren bidez bultzatzen dituzten proiektu eta ekimen ugarien barnean, “Future Classroom Lab” izenekoa nabarmendu nahi genuke. Gune berritzaile bat da irakasleen trebakuntzarako, eta bai inspiraziorako toki bat ere, hezkuntza-arloko arduradun eta irakasleentzat. Xedea, hain zuzen ere, ondokoa da: ikasgeletako eta ikastetxeetako espazioak antolatzeko beste modu bat ezagutaraztea, teknologia ikaskuntzarako beste tresna bat gisa nola sartu erakustea eta gida bat eskaintzea, ikasgeletan aldaketa metodologiko bat hasteko modu bideratuan.

Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuak bat egin du ekimen honekin, bi espazio sortuta, bi ikasNOVA ikasgela, European Schoolnet partzuergoaren Future Classroom Lab ekimenaren filosofian ideia hartuta, eta webgune hau abiarazita. Zehazki, webgunearen bidez informazioa eta baliabideak eskainiko dira, hezkuntzaren berrikuntza teknologikoaren gaineko interesa duten irakasle eta ikastetxeei laguntzeko.

IkasNOVA ikasgelen helburua ez da haien erreplikak egitea ikastetxeetan, baizik eta inspirazioa izan nahi dute haiek bisitatu eta erabiltzen dituzten irakasle, aholkulari, zuzendaritzako kide eta abarrentzat, hartara, ikastetxeetan espazioei ematen zaien erabilera eta teknologiaz egiten den erabilera “birpentsatzeko” prozesu bat hasteko, eta beti metodologia aktiboak baliatzen, ikaslea bere ikaskuntzaren protagonista izatea ahalbidetuko dutenak.

IKASNOVA

Ikasgelak

TECNOLOGIA

ALDAKETARAKO

Pausoak