JANTOKIAN ALDAKETAK EGIN DITUGU

27/11/2024

2024 ko azaroaren 4ean, jantokian aldaketa batzuk egiten hasi ginen. Horien artean, bertso bat koreografia txiki batekin erakutsi ziguten.


Argazki oina: Abestia nola den ikusten.

Kasu honetan, eskolako bi gurasok bertso bat erakutsi ziguten.

Halaxe dio, jantokiko kantuak:

Gauz txarrak kanpora                   

gauz txarrak kanpora

eta arnasa barrura

aaaahhhh.

lauzpabost paustxo

lauzpabost paustxo

eta ipurdia aulkira.

Orai goxo-goxo bazkaldu 

gero jolastokia.

On egin guztioi 

bazkaria hasi da

Honez gain, laguntzaileak jarri dituzte mahai bakoitzean eta astez aste aldatuko gara.  Laguntzaileak mahaitik altxatu ahal diren bakarrak dira, jantokian lan egiten duten hezitzaileei lagunduko diegu bai janaria zerbitzatzen eta baita ere  platerrak mahaitik kentzen