GAU BELTZA OSPATU DUGU ZUMADIA ESKOLAN!

03/11/2025

Goizeko 9etatik hasita, mozorro prestaketan zein beldurren idazketan eman dugu lehen saioa. Horren ostean, 10.30ak inguru karrikadantzan abiatu gara Abartzuzan zehar. Seigarren mailako ikasleek bikaintasunean gidatu dute goiza haien antzerki zein hitzartze ezberdinekin. Honez gain, karrikadantzan zehar, koreografia bikainak ikusi ahal izan ditugu bigarren eta hirugarren mailako ikasleen artetik. Honetaz aparte, laugarren eta bosgarren mailakoen gau beltza bertsoak entzun ditugu ere, Xabier Terrerosek sorturikoak. Frontoira iritsitakoan karrikadantzari bukera eman diogu, beldurrak erre ditugu eta, azkenik, gaztaina beroekin hamaiketakoa egin dugu. Bertan jolasean ibili gara eta eguerdi partera eskolara itzuli gara.

Arratsaldean, laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleek bideratuta adinarteko jolasak egin genituen eta eguna bukatzeko txokolate jatea eskaini ziguten familiek.

Berriz ere, eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartu zuten guztiei, bereziki, familia elkarteko kideei, parte-hartzeko agertu zuten prestutasunagatik.

Argazki gehiago ohiko karpetan topatu ahal izango duzue.