Albisteak

Pasahitzen kudeatzailea: passwords-ak gorde eta kudeatzeko aukera

Eguneroko bizitzan sarera konektatuta dauden hainbat gailu erabiltzeak eta zerbitzu desberdinak eskaintzen dizkiguten hainbat tokitan logeatu behar izateak, erabiltzaileak pasahitz kopuru handi hori kudeatzeko metodo bat bilatzera behartzen ditu. Horiek gogoratzea, segurtasun-baldintza jakin batzuk betetzea, irizpide desberdinen arabera sailkatzea, arazo bihurtzen da.

Beti entzun izan dugu pasahitzak sendoak izan behar dutela; horretarako honako irizpide hauek bete behar dituzte:

  • Gutxieneko luzera: gutxienez 8 karaktere.
  • Letra larriak eta xeheak: bi motatakoak izan behar ditu.
  • Karaktere bereziak: puntuak, gidoiak, galderak,…
  • Berrerabilpenik gabe: zerbitzu desberdinetarako, pasahitza aldatu behar da.
  • INOIZ EZ IDATZI libreta, agenda edo paper batean,…

Pasahitzen kudeatzaileak, segurtasun datuak erabiltzen dituzten tokietara sartzeko behar diren erabiltzaile, pasahitzak eta bestelako datuak gordetzeko aukera ematen duten aplikazioak dira. Horregatik datu horiek administratzeko eta sailkatzeko aukera seguruena dira.

Ditugun aukeren artean, zenbait ezaugarri betetzen dituzten batzuk aipatuko ditugu:

  • Doako bertsioa: erabiltzaile gehienentzat nahikoa izango da, baina ia guztiek zerbitzu gehigarriak eskaintzen dituzte, funtzionaltasunak hobetuz.
  • Multidispositiboa: sakelako telefonoan, ordenagailuan, tabletan eta abar erabiltzeko aukera.
  • Sinkronizazioa: pasahitzak eguneratu edo berriak sortzean, erabiltzen ditugun gainerako gailuetan eskuragarri egotea.

Artikulu honetan pasahitz kudeatzaile bat erabiltzeko arrazoi ezberdinak aurkitu ditzaketzu.

Pasahitz kudeatzaile hauei buruz gehiago jakiteko hemen irakurtzen jarraitu dezakezu.

2019-2020rako Classroom berritasunak

2018-2019 ikasturtean Nafarroako ikastetxe publikoetako DBHko 1. mailako ikasleen artean 1:1 eredua (gailu bat ikasle bakoitzeko) zabaldu ondoren, aunitz dira haien ikasleekin materiala partekatu, lanak esleitu edo kalifikazioak kudeatzeko Google Classroom erabiltzen duten irakasleak.

Etengabeko garapen eta hobekuntzan ari den aplikazioa da. Sarrera honen bitartez, berriki abian jarri diren bi aukera berri nabarmendu nahi ditugu, oso egokiak jotzen baititugu:

  • Inprimakietarako blokeatutako modua. Aukera honen bitartez, ikaslea bere Chromebook-etik inprimakiari erantzuten ari zaion bitartean, beste edozein erabilera (kontsulta, bilaketa, nabigazioa…) blokeatu eginen zaio. Honenbestez, lehendik ere hain osoa den tresna hau azterketak egiteko erabiltzeko bikaina egiten du.
  • Kalifikazioen kategoriak. Aukera berri honen bitartez, esleitutako lanak sailkatu ahal izanen dira, sail bakoitzari pisu bat emanez, ikasle bakoitzari kalifikazio orokor ponderatu bat emateko. Horrela, zorroztasunez aplikatu ahal izanen ditugu gure Ikasgelarako Programazioan gure ikasleek egin beharreko jarduera desberdinei ezarriak dizkiegun portzentaiak.

Bi berritasun hauei buruzko xehetasunak hemen aurki ditzakezue.

Irakasleak aukera hauek (eta beste batzuk) erabiltzera animatu nahi ditugu, irakas-ikaskuntza prozesuak hobetu eta eraginkortasunean sakontzeko!

Google Classroom-eko berritasun gehiago ezagutzeko, hona jo.

Grabazioak I IkasNOVA Jardunaldiak

Joan den urteko azaroan, Iruñeko Baluarte batzar jauregi eta auditoriumean, I. IkasNOVA Jardunaldiak egin ziren, eta bertan aurkeztu zen Nafarroako Hezkuntza Departamentuak hezkuntzaren eraldaketa digitalerako sortu duen estrategia. Haietan egin ziren grabazioak daude jarraian, joateko aukera izan zutenek eta ez zutenek txosten nagusiak ikusteko bidea izan dezaten.

Nafarroako Gobernuko lehendakari Uxue Barkosek inauguratu zituen I. IkasNOVA Jardunaldiak, eta bera arduratu zen ikasNOVA estrategia aurkezteaz. 

Azaroaren 16an, ostirala, hasteko, Antonio Bartolomé Pinak hezkuntza-berrikuntzari eta teknologia ikasgelan sartzeko moduari buruz hitz egin zuen. Hezkuntzaren arloan dauden joera desberdinak errepasatu zituen, bakoitzak dituen ahuleziak eta indarguneak nabarmenduta.

Haren ondoren, Gonzalo Romero aritu zen, Google for Education erakundeak Espainian duen zuzendaria. Chromebooken berezitasunez, aldaketa metodologikoaz, Googleko segurtasunaz eta abarrez mintzatu zitzaigun.

Arratsaldea mahai-inguru batek amaitu zuen. Bertan, irakasle batzuek eta ikasle batek beren ikastetxeetan eraldaketa digitalean izan duten esperientziaz hitz egin ziguten.

Jarraian dagoen bideoan, ostiraleko txostenak daude ikusgai:

Vídeo de las ponencias del viernes

Azaroaren 17an, larunbata, I. IkasNOVA Jardunaldiak zatitu egin ziren: batetik, txostenak egin ziren areto nagusian; eta bestetik, chromebooken eta Googleren tresnen erabilera didaktikoaren gaineko tailerrak, alboko aretoetan. 

Grabazioa Raúl Diego, Javier López, Curro Chust eta Maite Goñiren txostenei dagokie, horiek egin baitziren areto nagusian.

Vídeo de las ponencias del sábado

Gustatu izana espero dugu, eta ea hurrengo edizioan denok parte hartzerik baduzuen.

Las presentaciones utilizadas en las ponencias las podéis encontrar en esta otra entrada del blog:

Presentaciones I Jornada ikasNOVA

IkasNOVA webgune berria

albisteen blog batekin

Gaur maitzak 6, ikasNOVA webgune berria estreinatuko dugu, pixkana-pixkana parapnte.educacion.navarra.es webgunea ordeztuko duena.

Eta webgune horrekin batera, albisteen blog hau jarriko dugu martxan. Hain zuzen, Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuan sortzen doazen berri eta nobedadeen gaineko informazioa emango dugu, ikastetxeetako esperientzien gainekoa, baliabideei eta prestakuntzari buruzkoa…

Logo ikasNOVA

IkasNOVA estrategia hiru oinarri hauetan funtsatzen da: tresna berriak, metodologia berriak eta espazio berriak.

Tresna berriak

Abiapuntu gisa, ikasgelan teknologia sartzeak duen garrantzian sinesten dugu, balioa gehitzen duen eta eskolan gauzatzen diren ikaskuntzak sustatzen dituen baliabide moduan. Beste baliabide bat da.

ikasNOVA
Licencia Creative Commons Atribución-CompartirIgual 4.0 Internacional.

Metodologia berriak

Teknologiak erantzuna eman diezaieke egoera ugaritan sortzen diren beharrei, ikasgelan erabiltzen den metodologia gorabehera.

Baina, era berean, metodologia aktiboetaranzko aldaketa erraztu eta bultza dezake. Ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista izan daitezela nahi dugu eta bai oinarrizko gaitasunak gara ditzatela ere, besteak beste, gaitasun digitala eta ikasten ikastekoa. Izan ere, bi gaitasun horiek onura ateratzen diote, argi eta garbi, teknologia erabiltzeari.


Imagen de Malen Monteleone en Pixabay

Espazio berriak

Amaitzeko, zutabeetako azkena espazioa da, hezkuntza-espazioen sormenezko erabilera, ikastetxeek beren txokoetako bakoitzean ikastea erraztea lortzeko, malguagoak diren ikasgelak izanda eta erabilgarri dauden espazio guztiak baliatuta.

Aldaketa txikiak eginez gure ikastetxeak eralda ditzakegu, eta, ikasleek aldaketa horietan parte hartzen badute, inplikazioa handiagoa izatea lortuko dugu.

Edozein tokitan eta edozein unetan ikasteko aukera ematen digu teknologiak; eta, horrenbestez, atera diezaiogun probetxua horri eta birpentsa ditzagun dauzkagun espazioak.

ikasNOVA
Licencia Creative Commons Atribución-CompartirIgual 4.0 Internacional.

Gure helburu nagusia da bai ikasNOVA webgunea eta bai bertan dagoen blog hau ere baliabide arin eta eraginkorrak bihurtzea gure komunitateko irakasleentzat, ikasleentzat eta familientzat. Edonola ere, egiten dugunari jarraipena egiteko interesa duten zeinahi tokitako hartzaile guztiei zabalik gaude beti.

Gu jarraitzera gonbidatu nahi zaituztegu.