Classroom logo

2019-2020rako Classroom berritasunak

2018-2019 ikasturtean Nafarroako ikastetxe publikoetako DBHko 1. mailako ikasleen artean 1:1 eredua (gailu bat ikasle bakoitzeko) zabaldu ondoren, aunitz dira haien ikasleekin materiala partekatu, lanak esleitu edo kalifikazioak kudeatzeko Google Classroom erabiltzen duten irakasleak.

Etengabeko garapen eta hobekuntzan ari den aplikazioa da. Sarrera honen bitartez, berriki abian jarri diren bi aukera berri nabarmendu nahi ditugu, oso egokiak jotzen baititugu:

  • Inprimakietarako blokeatutako modua. Aukera honen bitartez, ikaslea bere Chromebook-etik inprimakiari erantzuten ari zaion bitartean, beste edozein erabilera (kontsulta, bilaketa, nabigazioa…) blokeatu eginen zaio. Honenbestez, lehendik ere hain osoa den tresna hau azterketak egiteko erabiltzeko bikaina egiten du.
  • Kalifikazioen kategoriak. Aukera berri honen bitartez, esleitutako lanak sailkatu ahal izanen dira, sail bakoitzari pisu bat emanez, ikasle bakoitzari kalifikazio orokor ponderatu bat emateko. Horrela, zorroztasunez aplikatu ahal izanen ditugu gure Ikasgelarako Programazioan gure ikasleek egin beharreko jarduera desberdinei ezarriak dizkiegun portzentaiak.

Bi berritasun hauei buruzko xehetasunak hemen aurki ditzakezue.

Irakasleak aukera hauek (eta beste batzuk) erabiltzera animatu nahi ditugu, irakas-ikaskuntza prozesuak hobetu eta eraginkortasunean sakontzeko!

Google Classroom-eko berritasun gehiago ezagutzeko, hona jo.